1.- Zein da gure abiapuntua?
Segida didaktiko digitaletarako sarbidea
|
LAMSekin lan egiteko Eskola 2.0 proiekturako gaitu den “LAMS zerbitzarian” sartu beharko da, URL honetan
alegia: http://lams.eskola20.org:8080/lams/
Hasierako orrian, identifikatu egin beharko dugu, honako datu hauek sartuta:
- Erabiltzaile-izena: eskola20
- Pasahitza: prototipo
|
|
LAMS barruan erabiltzaileek bost profil edo rol izateko aukera dute. Kudeaketa-ahalmen handienetik
txikienera, hona hemen profil edo rol horiek:
- Egilea, segiden diseinurako aukeretara sartu ahal izango du.
- Eskolaren administratzailea, eskolak sortzeko eta berauetara sartu ahal izango duten erabiltzaileen kudeaketa egiteko
baimena izango du.
- Eskolaren kudeatzailea, eskola baterako ikasgaiak gehitzeko eta berauetara sartu ahal izango duten erabiltzaileen kudeaketa
egiteko baimena izango du.
- Tutorea/Monitorea, ikasgai (edo segida) baten jarraipenerako aukeretara sartu ahal izango du.
- Ikaslea, ikasgai (edo segida) batean sartu ahal izango du lan egiteko.
Profil bat izateak ez du besterik izatea kentzen. Hau da, rol bat baino gehiago izan dezakegu. Gure profilaren arabera
ingurunea bistaratzerakoan aukera gehiago edo gutxiago izango dugu, ditugun baimenen arabera.
Segidak sortu eta editatzeko sistemaren barnean izango dugun profila Egilea da. Ondoren, pertsonalizatuko
dugun segida gure ikasleekin erabiltzeko besteak beste Eskolaren kudeatzailea edo Tutoreak LAMSetarako sarbidea ere izan
beharko dugu, administratzaile batek gure eskolen gunea prestatzen badigu…
LAMSen hasierako orrira sartzean bi atal nagusitan banatuta egongo da bistaratzen dugun orria, goiko fitxetan:
|
- Nire profila, plataformako gure erabiltzaile-datuak eskuratzeko aukera ematen digu, kontsultatu edo
aldatu (izena, helbide elektronikoa, argazkia, sartzeko gakoa, etab.) nahi izatera ere
- Segiden diseinua, segidak sortzeko ingurunera sartzeko.
- Nire eskolak, LAMSen sartzeko modu lehenetsian jartzen gareneko eremua; bertan, sar gaitezkeen segiden
zerrenda ikusi eta bi aukera ditugu:
- Ikasgaiak gehitu, dagoeneko sortuak dauden segidetako karpetak ireki ditzakegu, gure eskolan sartu
eta ikasleek erabil eta landu ditzaten.
- Aukera gehiago, bi aukera ematen dizkigun goitibeherako menua du:
- Bilatu, gure ikasgeletako erabiltzaileak bilatzeko tresna.
|