2.- Aplikazio praktikoa
1. urratsa: “Nire eskolak” atalean segidak (edo ikasgaiak) gehitzea
LAMS ingurunearekin ohituta gaudela, eta gure ikasleekin burutuko dugun jarduera prestatzen hasteko, landuko dugun segida
edo ikasgaia plataforman gehituko da. Horretarako Nire eskolak fitxako Gehitu ikasgaiak botoian klik egingo dugu.
|
Ekintza horrekin leiho berri bat irekiko dugu eta hiru aukera-fitxa izango ditugu bertan.
Ikasgaia fitxa ageri da modu lehenetsian; bertan, ireki ditzakegun LAMS zerbitzariko
karpetak azaltzen dira.
Karpetetako bat pertsonala izango da eta plataforman erabiltzaile moduan dugun izena izango du. Bertan
bilduko dira, segida-egile profila badugu, sortu eta diseinatzen ditugun segidak.
Beste karpetetako baten bitartez Nire eskolak atalera sartzen gara eta bertan biltzen dira gure ikasleekin
lantzeko sortuta ditugun espazioak. Bertan ikusiko ditugu sartzen ari garen segidak. |
|
Azkenik, Karpeta Publikoa irekitzeko aukera izango dugu, eta bertan, proiektutik eskainiko diren
segidez gain, proiektuko erabiltzaileek gainerako erabiltzaileekin partekatzeko egindako proposamenak ere bilduko dira.
Azken karpeta honetan izango dugu Ilargiari buruzko wikia izeneko
segida. Karpetaren izenaren ezkerreko aldean dagoen gezian klik eginez gero bertako edukia agertuko zaigu, erregistroa hautatu
eta Sortu ikasgaia botoian klik egin besterik ez dugu beharko.
|
|
|
Ekintza baieztatutakoan pantailak Nire eskolak atala erakutsiko digu berriz ere, eta bertan bistaratu
ahal izango dugu ikasgaien zerrendan gehitu den Ilargiari buruzko wikia segida.
Segidaren edo ikasgaiaren tituluaren eskuineko aldean aukera berri bat agertuko zaigu: Jarraipena.
Esteka honetan sakatzean segida editatzeko ingurunea irekiko zaigu, eta ikasgai horretan lanean dauden ikasleen bilakaera
egiaztatuko dugu.
|