1.- Zein da gure abiapuntua?
Erregistro-eredua
Segida didaktiko bat azken helburu baten arabera planifikatu eta ordenatu diren segidako jarduera batzuez osatuta dago.
Hasierako unean, hots, segida didaktiko propio baten zati izan daitekeen HOD bakoitza identifikatzean, segidaren
baitan baliabide hori aplikatuta zer helburu edo xede dugun jasota utzi behar dugu.
Segidan agertzen den taulan, segida didaktiko batean sartzeko beharrezkotzat jotzen
ditugun baliabide edo jardueren daturik adierazgarrienak antolatzea ahalbidetuko duen eredu bat bildu dugu.
Eremu bakoitzak informazio espezifiko bat ezartzen du; informazio horri esker, segida
didaktikoan elementu bat non eta noiz sartu behar dugun erabaki ahal izango dugu.Oharren atala aurreko eremuetan bildu ez
diren eta segida planifikatzeko ezinbestekoak izango diren elementuak gehitzeko eremua da. Segida didaktiko propioen egileak
garenez, sortuko dugun materialerako erabilgarriena iruditzen zaigun informazioa bildu behar dugu hor.
Ikus dezagun proposatzen dugun eredua:
|
Bete beharreko eremuak:
- HOD: Atal hau HODaren izenburua edo izena adierazteko da.
- Curriculum-gaia: Eremu honetan, aukeratutako baliabideak jorratzen duen gaia nabarmen dezakegu. Curriculumeko
alderdi zehatz eta espezifikoa edo gai orokor bat izan daiteke.
- Oinarrizko gaitasunak: Eremu honetan, baliabidea erabiltzean gehien aplikatuko diren gaitasunak adieraz
ditzakegu.
- Sailkapena: Atal honetan, aukeratutako jarduerak edo HODak barnean hartzen duen jarduera mota adieraztea
komeni da. Hainbat jarduerak edo baliabidek eduki jakin bat arakatzeko (Ar), lantzeko (Jr, jarraipena), aztertzeko (Si,
sintesia) eta/edo ebaluatzeko (Eb) aukera emango digu. Kontua da baliabide edo HOD hori non den sendoagoa adieraztea.
- Oharrak: Atal honek nabarmendu nahi ditugun HODaren elementuak deskribatzea ahalbidetzen digu, ondoren
erabiltzeko. Segida baten baitan biltzeko erabilgarria izango da.
|
|