2.- Aplikazio praktikoa
2. URRATSA: Segida didaktikoak LAMSen editatu eta diseinatzea.
Urrats honetan, “Ilargiari buruzko wikia” izeneko segida didaktikoa hartuko dugu oinarritzat, editatzeko.
Ikus dezagun nola egin, urratsez urrats.
Diseinu-ingurunean sartzea
Gure segidak diseinatzeko edo lehendik sortuta dagoen segida bat editatzeko, klik egin LAMSen
hasiera-pantailako Segiden dis. fitxan.
Segidak sortzek ingurunea nabigatzailearen leiho berri batean irekiko da.
Garrantzizkoa da LAMSen ongi-etorri orria ez ixtea. Ixten badugu, ezin izango dugu segidak diseinatzeko leihoan lan egin
eta berriz sartu beharko dugu.
LAMSen diseinu-ingurunea oso bisuala eta erabiltzeko erraza da. Segidak sortzeko , jarduerak
aukeratu, arrastatu eta diseinurako gunean askatuko ditugu; ondoren, antolatu eta elkarren artean lotuko ditugu batetik
bestera trantsizioak aplikatuz. Horrela, ikasleek egin beharko duten ibilbidea ezarriko dugu.
LAMSen diseinu-leihoan, lau atal daude:
- Goitibeherako menuak; menu horietatik segidak kudeatzeko eskuragarri dauden aukera guztietarako sarbidea
dago.
- Lasterbideak; editatzen ari garen segidan ekintzarik ohikoena egiteko botoi-barra, hala nola kopiatu
eta itsasteko, gordetzeko, trantsizioak txertatzeko, segidetako jardueren arteko fluxuak ezartzeko, etab. (Aukera guztiak
4. atalean azaltzen dira zehatz-mehatz)
- Jarduera-liburutegia. Segidak konfiguratzeko LAMSek ematen dituen jarduera moten zerrenda. Askotariko
jarduerak ditugu (lankidetzarako jarduerak, ideiak eztabaidatu eta partekatzekoak, etab.), eta jarduera horiek nahi dugun
erara konbina ditzakegu gure ikaskuntza-ibilbideak sortzeko. (5. atalean jarduera mota guztiei buruzko azalpen zehatza agertzen
da)
- Sortzeko gunea. Erdigunea da; bertan, sortzen dugun segida eratuko dugu.
|
|
Lehenik eta behin, erabiltzeko “libre” dagoen segida bat bilatuko dugu. Horretarako, klik egingo dugu Segiden
diseinua fitxan.
Berehala, segida didaktikoak editatu eta sortzeko pantaila biltzen duen leihoa irekiko zaigu. Kasu honetan,
segida didaktiko hau erabiliko dugu: Ilargiari buruzko wikia. Segida hori aurkitzeko, klik egingo dugu Ireki
botoiaren gainean; segida didaktikoa aukeratu eta Segidaren egilea ikuspegia izango dugu.
Ondoren, aprobetxatu nahi ez ditugun segidako elementuak zaborrontzira arrastatuko ditugu.
Segidaren egilearen ikuspegia
|
Segidaren ikuspegia, 3 jarduera ezabatzen ari garela
|