Jarduera mota |
Deskribapen laburra |
Teknologia / IKT baliabidea / IKT ereduak |
Testu bat irakurtzea |
Ikasleek informazioa ateratzen dute liburu, dokumentu eta abarretik (inprimatuak ala
formatu digitalekoak). |
|
Irudiak/objektuak ikustea/irakurtzea |
Ikasleek irudiak (finkoak edo mugikorrak –bideoak, animazioak–, inprimatuak
edo digitalak) eta objektuak aztertu eta interpretatzen dituzte. |
|
Aurkezpen/erakustaldi bat ikustea |
Ikasleek informazioa eskuratzen dute irakasle, hizlari gonbidatu eta ikaskideengandik;
modu sinkroniko/asinkronikoan, ahoz edo multimedia bidez. |
|
Audioa entzutea |
Ikasleek diskurtsoen grabazioak, musika, irrati-programak, ahozko istorioak, hitzaldiak,
digitalak eta ez digitalak entzuten dituzte. |
|
Dokumental / film bat ikustea |
Ikasleek informazioa ateratzen dute ikus-entzunezko dokumentu batetik. |
|
Elkarrizketa bat gidatzea |
Ikasleek norbait elkarrizketatzen dute (aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz)
aukeratutako gai baten inguruan. Modu digitalean grabatu daiteke beste batzuei aurkezteko. |
|
Testu bat idaztea |
Ikasleek testu bat sortzen dute, arkatz eta paperarekin edo testu-prozesadorearekin,
natura-zientzien edo gizarte- eta kultura-ikasketen kontzeptu nagusi batean edo batzuetan oinarrituta. |
|
Dokumentu multimedia sortzea |
Ikasleek dokumentu multimedia sortzen dute natura-zientzien edo gizarte- eta kultura-ikasketen
testuak, irudiak edota audioak konbinatuz. |
|
Termino-glosario bat sortzea |
Ikasleek gai jakin bati lotutako terminoen zerrendatu antolatua landu, termino horiek
definitu eta zerrendatua beraiek erabiltzeko eskuragarri dagoen toki batean jartzen dute (toki fisikoa edo birtuala). |
|
Egunkari pertsonala sortzea |
Ikasleek iraganeko gertaera bati buruz idazten dute (pertsona baten ikuspegitik),
arkatzarekin eta paperarekin edo formatu digitalean. |
|
Berripaper / egunkari / aldizkari bat sortzea
|
Ikasleek ikasturteko informazioa berripaper inprimatu edo elektroniko batean laburbildu
eta berripaper hori argitaratu eta banatzeko lanetan parte hartzen dute. |
|