Aurkezpena
PROIEKTUAREN ESPARRU OROKORRA
Eskola 2.0 proiektua osatzen duten askotariko material eta baliabideak
irakasleak ezagupen teknologiko, pedagogiko eta diziplinar (TPACK) sendoa garatzeko behar diren gaitasun eta tresna guztiak
barnean hartzera bideratuta daude.
Oinarriak
Eskola 2.0 Proiekturako diseinatu diren Gida metodologikoen multzoa gaitasunen begiradatik
landu dira, hau da, Eusko Jaurlaritzaren beraren curriculum-garapenarekin bat etorriz Lehen Hezkuntzak eskuratzen lagundu
eta ikasleek oinarrizko hezkuntzan eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak jasotzearen garrantzia kontutan
hartuta.
Halaber, Gida metodologikoen proposamena Mishra eta Koehler-ek (2006) garatutako kontzeptu-markoarekin
batera ulertu behar da. Marko horren oinarria honako ideia hau da: teknologia irakaskuntzan modu egokian erabiltzeko Jakintzagaikako
ezagutza teknologiko pedagogikoa (TPACK akronimoa erabiltzen dute, Technological pedagogical content knowledge
esan nahi baitu) izendatzen duten ezagutza konplexua eta testuinguruan jarria behar da. |
|
1. irudia. Jakintzagaikako ezagutza teknologiko pedagogikoa. Hiru zirkuluak: jakintzagaia, pedagogia eta teknologia,
gainjarri egiten dira lotutako edukia duten lau forma berri sortuz. Iturria: http://www.tpack.org |
Testuinguru horren arabera, teknologiaren benetako integrazioak hiru ezagutza-motaren arteko erlazioa
ulertzea eta negoziatzea behar du: el conocimiento disciplinar, el pedagógico y el tecnológico. Erlazio horiek
negoziatzeko gai den irakasleak gai jakin batean adituak (matematikoa edo historialaria) edo teknologian (sistema-ingeniaria)
edo pedagogian adituak (hezkuntzan diplomatua) duen jakintza desberdina irudikatzen du.
Ikuspuntu horretatik, Gidan jasotako materialak hiru osagaien arteko erlazio dinamiko eta transakzionala
hartzen du kontutan eta irakasleari TPACK garatzeko aukera eskaintzen dio, curriculumaren ikas- eta irakas-prozesuetan
teknologiaren integrazioan jokoan jarriko duena.
Eskola 2.0 Planaren egungo hezkuntza-testuinguruan irakasleen beharren ebaluazioa
kontutan hartuta, Gidak honako ataletan egituratu dira:
- Curriculumeko eduki digitalen aukeraketa arloko gaietarako 3 iturri-mota hartuta: autonomikoa, estatu-mailakoa
eta sarekoa.
- Eduki digitalen katalogazioa.
- IKT jardueren ereduak.
- Berariazko IKT orientabideak arlo bakoitzerako.
- IKT adibideak eta jardunbide egokiak curriculumera aplikatuak.
- Prestakuntza-kapsula osagarriak aukeratutako eduki digitalak erabiltzeko.
- Ikaskuntza-ingurune birtualetan edukien aukeraketa pertsonalizatzeko orientabideak.