Proiektuaren Osagaiako
Proposamena 3 ardatzen inguruan antolatuta dago. Ardatz bakoitzak 3 maila ditu. Honako eskema honetan,
kasuan-kasuan garatzen diren produktuak deskribatzen dira.
Prestakuntza ardatza
Ardatz hau osatzen duten material guztien helburua
da irakasleak beren eguneroko jardunean IKTak txertatzeko behar diren ezagupenetan trebatzea. Edukiek ezagupen tekniko hutsak
biltzen dituzte, baita antolakuntzakoak eta didaktiko-pedagogikoak ere. Halaber, irakasleentzako oinarrizko IKT gaitasunak
biltzen dira ardatz honetan. Materialak honako formatu hauetan zehazten dira: “Lantegiak”, irakaslea urratsez urrats programa
ireki eta 2.0 aplikazioen maneiuan gidatzen dutenak (1. maila); IKTen arlo eta hezkuntza-maila jakin batean erabiltzeko modu
jakin bat ereduz azaltzeko curriculumeko edukiak biltzen dituzten Lantegietan (2. maila); eta, azkenik, LAMS bezalako e-learningeko
ingurunea erabiltzen erakusten duten Lantegiak/Tutorialak.
Metodologia ardatza
Gida praktiko batez osatuta dago. Gida horren helburua
da irakasleak IKTak bere jardunean eskuarki txertatzeko ‘tresna-kaxa’ bat izatea. Bertan, irakasleak honako tresna hauek izango
ditu eskuragarri: curriculum-arlo bat osatzen duten unitate didaktikoek antolatutako HODen sorta bat (1. maila); arlo bakoitzean
gauzatzen diren jarduera mota guztien mapeoa, ikaskuntza horietarako lagungarriak diren IKT teknologia eta baliabideekin batera
(2. maila); eta eduki digitalekin lan egiteko "LAMS” bezalako ingurune espezifiko batean garatzen dituzten lan-proposamenak
txertatzeko ezinbestekoak diren orientabideak (3. maila).
Edukiak ardatza
Azken ardatzak IKTak curriculum-arlo guztietan txertatzen dituzten material didaktikoak
hornitzen ditu. Hiru eduki mota biltzen dira. Curriculumeko ikaskuntza-objektuen (IOak) banku bat (1. maila). Beste eduki
talde batek eredu pedagogiko jakin batzuk proposatzen ditu; eredu horiek ikasle eta irakasleen sare-lana bultzatzera eta pentsamendu
plural, autonomo eta kritikoa sustatzera bideratuta daude, hori guztia IKTek eskaintzen dituzten estrategiak erabiliz eta
aplikatuz, betiere lankidetzakoak eta telematikoak diren proiektuen esparruan. Proiektu horiek kultura-trukea, bidaia birtuala
edo irakurketa- eta idazketa-prozesu partekatuak sustatzen dituzte, besteak beste. Era berean, ezagupen teknologiko, pedagogiko
eta kontzeptuzkoak (TPACK) arlo bakoitzeko curriculum-edukien irakaskuntzaren edukian garatzea barnean hartzen duten segida
didaktikoak eskaintzen dira (2. maila). Azkenik, LAMS e-learningeko ingurune batean dagoeneko bilduta dauden segida didaktikoak
eskaintzen dira (3. maila).