Niveles uso de las TIC en el aula
Oro har, proiektua osatzen duten materialen erabilera honela antola liteke:
1. edo 2. fasean dagoen irakasleak, hots, eskolak prestatzeko teknologia eta eskola
magistralaren lagungarri arbel digitala erabiltzen dituen irakasleak, erraz hasi ahal izango da ardatz bakoitzaren 1. mailan
aurreikusitako materialak erabiltzen: ikasgela antolatzeko eta tresna eta programa irekiak erabiltzen ikasteko IKT kapsulak/lantegiak
(Prestakuntza ardatza, 1. maila). Horrez gain, HEZTEKO OBJEKTU DIGITALEN (HODak) gida
kontsultatu ahal izango du eta, horri esker, gai jakin bat lantzeko kalitatezko baliabideak dituzten webguneetarako loturak
eskuratuko ditu (Metodologia ardatza, 1. maila). Azkenik, ikaskuntza-objektuen (IO) banku bat izango du
erabilgarri, bere eskolak aberasteko. (Edukiak ardatza, 1. maila)
3. edo 4. fasean dagoen irakasleak, hots, ikasleek IKTak erabiltzen hastea aztertzen
ari den irakasleak, Curriculumari lotutako IKT lantegiak eskuragarri izango ditu lehen urratsak egiteko. Hain zuzen ere,
lantegi horiei esker, curriculum-jarduera jakin bat probatu ahal izango du programa itxi eta irekiak erabiliz (Prestakuntza
ardatza, 2. maila). Horrez gain, arloka antolatutako IKT jarduera-eredu ugari ditu (Metodologia ardatza,
2. maila), jarduera mota bakoitzerako lagungarria den teknologiarekiko loturari irtenbidea emango diotenak. Hezkuntza-egoerak
eta erabili beharreko teknologia aukeratu ondoren, gai bat irakasteko eduki digital espezifikoak bilatu beharko ditu seguru
asko. Orduan, HODen gidara joko du (Metodologia ardatza, 1. maila). Halaber, tresna berri bat topatzen
badu, tutorial espezifiko bat kontsultatu ahal izango du (Prestakuntza ardatza, 1. maila), tresna instalatzeko
jarraibideen eta tresnaren oinarrizko funtzionamenduaren berri izateko. Azkenik, lankidetzan oinarritutako proiektu
telematikoetan parte hartzeko proposamen sorta bat eta curriculum-gai jakin bat irakasteko aurreikusitako segida didaktikoen
gordetegi bat izango ditu eskuragarri (Edukiak ardatza, 2. maila), ikasgelan zailtasunik gabe inplementatzeko.
5. edo 6. fasean dagoen irakasleak, hots, segida didaktiko propioak sortzeko moduan dagoen
irakasleak, hainbat baliabide izango du: aukeratutako HODak (Metodologia ardatza, 1. maila); jarduera moten
mapeoa, bere segidan garatu nahi duen jarduera motari lotutako teknologiak aukeratzeko (Metodologia ardatza, 2.
maila); eta IKT lantegiak, ikasleei 2.0 programa edo aplikazio berriaren erabilera azaltzeko erreferentzia gisa
kontsultatu eta/edo estekatu ahal izango dituenak (Prestakuntza ardatza, 1. maila). Gainera, TPACK segida
didaktikoak (Edukiak ardatza, 2. maila) erabili ahal izango ditu, bere segidan txertatzeko. LAMS ingurunearen
funtzionamenduaz jabetzeko laguntzak (Prestakuntza ardatza, 3. maila) izango ditu eskuragarri, baita LAMSen
egin dituen segida didaktikoak pertsonalizatzeko metodologia-gomendioak (Metodologia ardatza, 3. maila)
eta LAMSen garatuta dauden eta, bere premien arabera, berriz erabili edo egokitu ahal izango dituen segida didaktiko batzuk
ere (Edukiak maila, 3. ardatza). Irakasleak sortutako segida originala beste irakasle batzuekin partekatu
ahal izango du, LAMSeko sare sozialaren bitartez.