2.- Aplikazio praktikoa
Orientabide metodologikoak
Aplikazio praktikoko etapak bi alderdi handi ditu: bata, diseinu-ingurunerakin trebatzea eta LAMSek
ematen dituen aukerak ditugu; bestea, segida didaktikoaren azterketa eta diseinu propioa edo egokitzapena.
Lehenari dagokionez, honako hau gomendatzen da:
Prestakuntza-tutorialek zalantza teknikoetan zer ibilbide egin behar dugun jakiteko aukera ematen digute. Horregatik,
tresnarekin trebatzea ahalbidetzen duten kontsulta-materiala dira.
- LAMSen proposatutako segida didaktiko baten gutxienez adibide praktiko bat ezagutzea. Ikus LAMS
Tresnaren aukera garbi edukita, segida didaktiko baten azterketa, diseinu edo pertsonalizazioari ekin dakioke. Horretarako,
abiapuntutzat “creative commons” lizentzia duen segida didaktiko bat hartzea gomendatzen da. Horrez gain, segida
didaktiko hori hainbatek partekatua izatea komeni da, beste irakasle batzuek beren premia eta interesetara egoki ditzaten.
- Ikaskuntza-ingurune honek ematen dituen aukerez jabetzea, barne har ditzakeen askotariko jardueren bitartez.
Segida hautatu ondoren, fase bakoitzean barrena ibilbide bat egitea gomendatzen da, zer elementu edo jarduera
aprobetxa daitezkeen eta zeintzuk ez ikusteko. Proposatutako zereginen bat hartzeak zeregin hori segida pertsonalizatu
baten esparruan errazago biltzea ahalbidetuko du. Hurrengo urratsa aprobetxatzekoak ez diren jarduerak edo ibilbideko uneak
baztertzea izango da.
Horretarako, II. mailako gida hartzea eta segidarentzat oro har osagarriak diren eta segidari zentzua
ematen dioten jarduera motak aukeratzea gomendatzen da. Segida koherentea eta kalitatezkoa sortzeko ezinbestekoa da lana
gaitasunen arabera egitea ahalbidetzen duten jarduerak kontu handiz eta zehatz-mehatz aukeratzea, betiere curriculum-edukiak
arakatu eta aztertuta.