3.- Gure SD propioa
Orientabide metodologikoak
Besteak beste, egokitzapenek dagokion segidak jomugan dituen ikasleentzat
onuragarriagoak diren baliabideak erabiltzea hartzen dute barnean. Adibidez, hainbat ikasle taldek lankidetza eta talde-lana
indartu behar dute eta talde-jarduera horien bitartez, hain zuzen ere, sor daitezke horrelako material-egokitzapenak. Aldiz,
trebatzeko jarduerak landu nahi badira, jarduera bideratuagoak sartuko dira. Materiala erraz egokitzeko aukerari esker,
planteamendu edo proposamen didaktiko bat hainbat modutan landu daiteke.
Etapa hau amaitutakoan, segida eratzean jomugan hartutako ikasle taldearen interes eta premietara egokitutako segida
berria eduki behar dugu.
Materialaren egokitzapena amaitutakoan materiala ondorengo bertsio gisa gordetzea gomendatzen da, ildo bereko egokitzapenik
egin ez dadin.
Segida bistaratzea
Ilargiari buruzko wikiaren segida didaktikoaren egokitzapenaren kasuan, segida osatzen zuten jarduerek
honako lan hauek planteatzen zituzten: ilargiari buruzko galderak egitea, ikasleak lan-taldetan banatzea, lan-talde bakoitzari
ikerketarako gai espezifikoak esleitzea eta, azkenik, egindako galdera bakoitzaren erantzunekin wiki bat sortzea. Elenaren
iritziz, ibilbidearen planteamendua zuzena zen, baina ez zetorren guztiz bat bere premiekin. Segida martxan jartzeak segida
hori egokitzera eta eguzki-sistemari, planetei, eklipseei eta abarri buruz zeuzkan baliabideetako batzuk erakusteko gune
bat sartzera eraman gintuen. Eta batez ere trukerako gune bat, ikasleentzako topaketa-foro bat, egitera.
Azken emaitza gisa, honako elementu hauek dituen segida berria lortu genuen:
- Eguzki-sistemari eta eguzki- eta ilargi-eklipseei buruzko animazioak
- Trukerako eta eztabaidarako foro bat
- Interneten informazioa bilatzea
- Eta, azkenik, wiki askoz ere zabalagoa sortzea, unibertsoari buruzkoa.
Unibertsoari buruzko segida didaktikoa