Gcompris. Bestelako eragiketak
                  	
                  		Taldeak
                  
                  - 
                  Mota beraren barnean, hainbat lan-talde sor daitezke. Aukera honen bitartez, ikasgelan elkarlana susta
                  dezakezu. Lan-talde bat sortzeko, izena eman eta bertan parte hartuko duten erabiltzaileak gehitu besterik ez duzu. Jarraian,
                  sakatu Ados. 
Profilak
                  
                  Profilak aukeraren bitartez, hainbat konfigurazio sortu eta alda ditzakezu. Profil bakoitzari mota ezberdinak lot diezazkiokezu.
                  Aukera honen bidez, adibidez, zailtasun-maila altuko profil bat eta zailtasun-maila baxuko beste bat sor ditzakezu, ikasleen
                  berezitasunen arabera. 
                  
                  
                  Lehenetsia profila izango da
                  programa abiatzerakoan automatikoki kargatuko dena:
                  		Taulak
                  		Taulen atalean, programak eskuragarri dituen aplikazioak kendu edo gehitu ditzakezu, profilen arabera.
                  Profil zehatz batean, adibidez, logikako eta matematikako aplikazioak bakarrik ager daitezke. Beste profil batean, aldiz,
                  hizkuntzaren aplikazioak. 
                  		
                  		  - Aplikazioak hautatzeko, laukietan klik egin besterik ez duzu:
Txostenak
                  		
                  		Azken atalean erabiltzaileen aurrerapenak ezagut ditzakezu. Hemen zure ikasleak ebaluatzeko beharrezko
                  informazioa aurkituko duzu: erdietsitako zailtasun-maila, asmatutako kopurua, Gcomprisen barnean emandako denbora, etab.: