KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
Scratch. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
26 de 34
0%

Scratch. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak

Scratch ikusteko programazio-lengoaia oso dibertigarria da, jolasak, animazioak, musika eta artea sortzeko aukera ematen diguna. Ikasleak tradizionalagoak diren beste programazio-lengoaietara hurbiltzeko tresna paregabea da. Scratch programarekin proiektuak garatuz, funtsezkoak diren matematikako eta informatikako kontzeptuak ikasiko ditugu, adibidez, prozesu interaktiboak, plano bateko koordenatuak edo aldagaiak. Gainera, gazteei eta helduei era sortzailean pentsatzeko, sistematikoki arrazoitzeko eta elkarlanean aritzeko aukera ematen die.

Scratch-en eraikuntza-blokeka programatzen dugu. Hor dago bere originaltasunaren gakoa. Beste programazio-lengoaiekin alderatuz, askotan nahasgarriak direnak, Scratch programaren piezak puzzle batean bezala edo betiko eraikuntza-jolas batean bezala jartzen dira. Horrela, hamaika animazio eta jolas sor ditzakegu.

Logo Scratch

Scratch programarekin animazio sinpleenak, edo jolas eta programa sofistikatuenak sor ditzakegu. Hori gure trebetasun eta ezagupenen arabera izango da. Erabilera anitzeko aplikazioa da, haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat erabilgarri izan daitekeena.

Programa hau Massachusetts Institute of Technology -k, Californiako Unibertsitatean, garatu zuen, Intel Foundation, Microsoft edo Nokia enpresen laguntzarekin. Scratch kode irekiko proiektu itxia da. Hau da, kode irekiko beste ohiko proiektuen aldean, programa garatu zuen taldeak ez du helburutzat erabiltzaileen komunitateak ekarpenak egitea, aldiz, jatorrizko bertsioaren egile bakarrak dira. Hala ere, kodea eskuragarri dago, erabiltzaileek horrekin probak egin eta berritu dezaten.

Scratch programak Windows eta Mac sistema eragileetan ongi funtzionatzen du. Ubunturentzat ere beta bertsioa aurki dezakezu. Laster Linuxentzat programaren behin-betiko bertsioa merkaturatuko dute.

Scratch programaren ezaugarri nagusien artean, hauek aipa ditzakegu:

  • Ikusteko programazioa eraikuntza-blokeka.

  • Soinua, bideoa eta irudiak maneiatzea.

  • Garraiagarritasuna eta elkarlana.

  • Euskarria hizkuntza anitzetan.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest