GeoGebra. Bestelako eragiketak
Eraikuntzak esportatu
Baliteke, momenturen batean, zure eraikuntza geometrikoak marrazketa-fitxategi bihurtu
nahi izatea. Horrela, zure lana, adibidez, testu-dokumentu batean txertatu edo marrazketa-editore baten bidez alda dezakezu.
GeoGebra programak lanak hainbat formatutara esportatzeko aukera ematen dizu. Ikus dezagun nola egin behar den hori.
- Lehenbizi, saguaren eskuineko botoiarekin irudia estaliko duen azalera bat hauta ezazu:
- Jarraian, menu nagusian ondorengo ibilbidea jarraitu: Fitxategia-Esportatu-Bista grafikoa irudi gisa :
-
Orain, esportatzeko aukeren artean aukera dezakezu. Eraikuntza formatu ezberdinetan gorde dezakezula
ikus ezazu, PNG eta PDF esaterako. Bereizmena eta eskala zentimetrotan ere aukera ditzakezu. Gorde botoia sakatu:
- Azkenik, fitxategiari izena ipini, gordetzeko karpeta hautatu eta berriz sakatu Gorde:
Antzera, zure lanak HTML-ra ere esporta ditzakezu. Horrela, sortutako irudi geometrikoak wikietan, blogetan
eta web 2.0-ren bestelako aplikazioetan txerta ditzakezu.
GeoGebraren foroa
GeoGebra milaka pertsonek erabiltzen duten programa da. Mundu osoko ikastetxe eta unibertsitateetan
geometria eta aljebra irakasteko erabili ohi da. Erabiltzaile guztien artean alegiazko komunitate bat dago, antzerako arazoak
eta kezkak biltzen dituena. GeoGebra programaren foroa alegiazko komunitate horren topalekua da. Bertan zalantzak konpondu
eta zure ezagutzak parteka ditzakezu.
Lehenetsitako nabigatzailea irekiko da eta zuzenean forora eramango zaitu. Foroak hainbat hizkuntzatan
daude, horien artean, gaztelaniaz eta katalanez. Maiz, foroetan iruzkinak antolatzeaz eta guztiek elkarbizitzako arauak betetzen
dituztela zaintzeaz arduratzen den moderatzaile bat dago.
GeoGebra programako erabiltzaile-komunitateari edozein zalantza proposatu baino lehen, konponbidea
zuk zeuk bilatzea garrantzitsua da. Askotan, arazo hori aurretik konpondu da eta agian ez duzu inoren laguntza behar. Foroaren
azpiko aldean, hitz gako bat edo gehiago idatz ditzakezun eremu bat aurkituko duzu.
Go botoia sakatuz, idatzi dituzun hitzekin lotura duten gai guztiak agertuko zaizkizu. Zortea baduzu,
konponbidea izan dezakeen zure arazo bera duen norbait aurkituko duzu.