KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
GeoGebra. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
23 de 34
0%

GeoGebra. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak

GeoGebraren trikimailu batzuk

  • Menu nagusian Editatu botoiaren barnean dagoen Desegin botoian, azken eragiketak aldatu eta ken ditzakezu.

  • Edozein objekturen itxura (kolorea, lodiera, estiloa, etab.)alda daiteke, saguaren eskuineko botoiarekin objektua hautatzean agertzen zaigun goitibeherako menuan dagoen Propietateak aukera hautatuz. Horrela, gure eraikuntzei itxura dotoreagoa eman diezaiekegu.

  • Ikusi menuak Aljebrako leihoa, koordenatuen ardatzak eta laukia erakusteko edo ezkutatzeko balio du.

  • Eremu grafikoa eta objektuak mugiarazteko, tresna-barran dagoen

    Desplazar
    ikonoa hauta dezakezu. Saguaren ezkerreko botoia sakatuta mantendu eta irudien posizioa aldatu.

  • Menu nagusian, Ikusi atalaren barnean dagoen Eraikitzeko protokoloa atalak, eraikitze-prozesua pausoz pauso berrikusteko balio du.

  • Laguntzaren Sarrera geometrikoa atalean, saguarekin eraikuntzak egiteko azalpen zehatzak daude.

Lana gorde

  • Lan bat GeoGebra programan gordetzeko, Fitxategia-Gorde honela... ibilbidea jarraitu, menu nagusian dagoena:

Guarda como

  • Irekiko den leihoan, izena eman zure fitxategiari eta Gorde aukera hautatu. GeoGebra programaren fitxategiek formatu berezi bat dutela ikus dezakezu, GGB, formatu hori programa honekin bakarrik manipula daiteke. Aurrerago, GeoGebra programaren fitxategiak beste formatuetara esportatzeko eragiketa ezagutuko dugu.

Guarda

Lan bat ireki

  • Aurretik gordetako lan bat berreskuratu nahi baduzu, menu nagusiko Fitxategia aukera hautatu eta, jarraian, sakatu Ireki...:

Abrir archivo

  • Leiho berritik, ireki nahi duzun fitxategiaren gainean egin klik. Jarraian, Ireki botoiaren gainean sakatu:

Abre

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest