KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
TuxTyping. Deskarga eta instalazioa
16 de 34
0%

TuxTyping. Deskarga eta instalazioa

Deskarga eta Windowsen instalatzea

Descargar TuxTyping

  • Jarraian, instalazio-fitxategia zure ordenagailuan gorde dezakezu. Fitxategi arina da, gutxi gorabehera 12 mega dituena. Konexio azkarra baduzu, segundo gutxitan deskargatuko da:

Guardar archivo ejecutable

  • Programa instalatzeko, deskargatu berri duzun fitxategi exekutagarrian klik bikoitza egin:

Ejecutar instalación

  • Instalatzeko programa hasiko da. Lehenik eta behin, programaren GNU lizentzia onartu behar duzu. Klik egin I Agree botoian.

Licencia GNU

  • Ondorengo leihoak mahaigainean eta hasiera azkarreko menuan ikono bana sortuko dela jakinaraziko dizu. TuxTyping programak zure disko gogorreko 20 Mega hartuko ditu gutxi gorabehera. Egin klik Next botoian:

Componentes de instalación

  • Azkeneko leihoan instalazioaren direktorioa hauta dezakezu. Besterik adierazi ezean, C:\Program Files\Tuxtype. Aldatu nahi baduzu sakatu Browse.... Ados bazaude Install hautatu:

Opciones de instalación

  • TuxTyping segituan instalatuko da. Programa abiarazteko egin klik bikoitza mahaigaineko ikonoan:

Acceso directo TuxTyping

Deskarga eta Linuxen instalatzea

  • Programa zure Linux sistema eragilean instalatzeko, terminal bat ireki: Aplikazioak-Osagarriak-Terminala. Linuxen terminal batetik sistema eragilearen eragiketa guztiak exekuta ditzakezu, Internetetik programa bat deskargatzetik, zure ordenagailutik kentzera arte. Jarraian, ondoko kodea idatzi: "sudo apt-get install tuxtype". Orain sakatu Return. Terminalak administratzailearen pasahitza eskatuko dizu, eta ez da pantailan agertuko. Programa Internetetik deskargatu eta zure ordenagailuan instalatuko da. TuxTyping menu nagusian aurkituko duzu, ondoko ibilbidea jarraituz: Aplikazioak-Hezkuntza-Tuxtyping.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest