Ibilbidea
Zer egingo dugu?
Kapsula-lantegi honetan hainbat curriculum-eduki era dibertigarrian aurkezteko aukera emango diguten bost
tresna ezagutuko ditugu. Bost programaok neska-mutilek matematika, mekanografia edo programazio informatikoa eta beste hainbat
gai ikasteko teknologia berrien indar ludikoaz baliatzen dira.
Oso gutxitan ikusi ohi dugu jolasa ikasteko estrategia gisa. Hala ere, pedagogo askok jolasak gure prestakuntzan
duen garrantzia onartzen dute. Diotenez, jolasak gure sormena garatu, komunikazioan lagundu, elkarbizitza erraztu, pertsona
mobilizatu eta pentsamendu dibergenteak aktibatzen ditu.
Teknologia berriak jolasa ikasgelan sartzeko eta, horrela, ikasleen errendimendua hobetzeko aukera dira.
Gaur egun, gazteriaren gehiengoak teknologia ongi pasatzeko erabiltzen du. Oraingoan, jolasa ikaskuntza bihurtzeko behar diren
tresna teknologikoak aurkitzea da helburua.
Kapsula-lantegi honetan bost programa ezberdin ikusiko ditugu: Gcompris, TuxMath, TuxTyping,
GeoGebra eta Scratch. Sarean aurki ditzakegun programak dira eta mundu osoko ikastetxeetan erabili ohi dira
ikasleen gaitasunak hobetzeko. Programa guztiek dute, gehiago ala gutxiago, jolas ezaugarri hori.
Gcompris aplikazio eta jolas informatiko sorta da.
TuxMath buruzko kalkulua azkartzeko ekintza-jolasa da.
TuxTyping mekanografia ikasteko jolasa da.
GeoGebra geometria eta aljebra ikasteko programa da.
Scratch programazio informatikoa ikasten hasteko aplikazio
oso ezaguna da.
Zein dira jarraituko ditugun pausoak?
Aplikazio horietako bakoitza ondoko eduki-egitura jarraituz aurkeztuko dugu:
Deskribapena eta funtzionaltasun nagusiak.
Instalazioa eta deskarga / Web kokapena.
Erabiltzeko adibideak eta bestelako eragiketak.
Bestelako eragiketak.
- IKT hiztegia
Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?
Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuarekin, formatu desberdinak erabiliko ditugu:
-
PDF formatuko material guztiaren bertsio inprimagarria.
-
Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
-
Sailetako batzuen bideo bidezko tutoretzaren bertsioa.
Has gaitezen!