TuxMath. Deskarga eta instalazioa
Deskarga eta Windowsen instalatzea
- Deskarga egindakoan, egin klik bikoitza instalazioaren ikonoan:
|
|
-
Instalatzeko programa hasiko da. Lehenik eta behin, lizentzia onartu beharko duzu I Agree
botoian. GNU lizentzia bat da eta, beraz, programa mugarik gabe kopiatu, banatu eta alda dezakezu.
-
Instalatzeko programak mahaigainean eta menu nagusian ikono bana sortzeko aukera ematen dizu.
Gainera, zure ordenagailuan instalatutakoan, TuxMath programak disko gogorrean 15 Megatako lekua hartuko duela jakinaraziko
dizu. Ados bazaude, egin ezazu klik Next aukeran:
Besterik adierazi ezean, programa C.\Program Files\Tuxmath direktorioan instalatuko da.
- Browse... aukerarekin, jolasaren direktorioa alda dezakezu. Instalatu sakatu aurrera egiteko.
- Instalazio amaitutakoan, programa abiaraz dezakezu mahaigainean agertuko den TuxMath ikonoan klik bikoitza eginez:
|
|
Deskarga eta instalazioa Linuxen
-
TuxMath zure Linux sistema eragilean instalatzeko, terminal bat ireki: Aplikazioak-Osagarriak-Terminala.
Jarraian, ondoko kodea idatzi: "sudo apt-get install tuxmath". Kodea sartutakoan eta Return sakatzean, administratzailearen
pasahitza sartu. Programa automatikoki deskargatu eta zure ordenagailuan instalatuko da. Ondoko ibilbidea jarraituz aurkituko
duzu: Aplikazioak-Jolasak-Tuxmath.