Gcompris. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
Kapsula-lantegi honetan ikasiko dugun lehen programa Gcompris da. Gcompris hezkuntzarako programa da eta
2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat hainbat jarduera ditu. Jarduera horietako batzuk jolas moduan aurkezten dira, hezkuntza-ikuspuntutik
betiere. |
|
Gaur egun, Gcompris programak 100 jarduera ezberdin ditu. Ondoko gaien inguruko
jarduerak aurki ditzakegu: ordenagailua ezagutzea, aljebra, zientzia, geografia, jolasak, irakurketa eta bestelakoak.
Gcompris programak oso interfaze erraza du, haurrek zailtasunik gabe erabil dezaten. Haurrek Gcompris
irakaslearen laguntzarik gabe ere erabil dezakete. Sagua ezinbestekoa da jarduera guztiak egiteko.
Programa honek Windows eta Linux sistema eragileetan ongi funtzionatzen du. Internetetik doan deskarga
daitekeen software askea da. Programa Linux ingurunean garatu zen. Programaren sortzaileek, sistema eragile honen erabilera
sustatzeko, Windowserako aplikazio kopurua mugatu egin dute, berrogeita hamar bat dira gutxi gorabehera. Gainerako aplikazioak,
ehun bat, Linux ingurunean baino ezin dira aurkitu.
- Gcompris programaren oinarrizko ezaugarrien artean ondoko hauek aipa ditzakegu:
-
Maila ezberdinetarako jarduerak ditu.
-
Haurrek autonomia osoz erabil dezaketen programa erraza da.
-
Internetetik doan deskarga daitekeen programa askea da.
-
Software arina da eta ez du ezaugarri bereziko ordenagailurik behar.