TuxTyping. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
- Azkenik, itzuli Menu nagusia atalera:
Eragiketa horren ostean, menuak, aukerak eta mekanografiaren praktikarako tresnak gaztelaniaz agertuko dira.
Jarraian, jolasaren funtzionamendua ikusiko dugu. Lehenengo modalitatean, Arrainen Ur-jauzia,
arrainen barnean dauden letrak zuzen tekleatu behar dituzu. Tux pantailan barna korrika doa eta guk zuzen idatzitako arrainak
jaten doa. Hiru zailtasun-maila aukera ditzakezu: Erraza, Tartekoa eta Zaila eta hitz luzeagoak
edo motzagoak ere, zure trebetasunen arabera. Arraina lurrera erortzen den bakoitzean, bizitza bat galduko duzu.
-
Jolasaren bigarren modalitatea TuxMath programaren oso antzerakoa da. Kometak jolasean,
Tux-ek bere izpi laserrei eraginez eraikinak meteorito-euritik babestu behar ditu. Pantailan agertzen diren letrak zuzen tekleatzen
dituzunean, meteorito bat suntsitzen duzu. Lau zailtasun-mailen artean aukera dezakezu: Espazioko kadetea, Pilotua,
Apartekoa eta Komandantea. Gainera, hainbat hitz-zerrenda aukera ditzakezu.
-
TuxTyping programak eskaintzen duen aukera interesgarrienetako bat zure hitz-zerrendak edita ditzakezula
da. Menu nagusitik abiatuta, Aukerak hautatu eta, jarraian, Hitz-zerrendak berrikusi:
-
New aukeran klik eginez gero, hitz-zerrenda berri bat sor dezakezu. Aukera honen bitartez, jolasa
hitz berriekin berritzen joan zaitezke, zailtasun-maila handitu eta zure ikasleen ortografia eta hiztegia hobe ditzakezu.
-
Jolasaren beste aukera bat, baina oraingoz ingelesez bakarrik eskuragarri dagoena Phrase typing
aukera da. Aukera hau oso erabilgarria da teklatuan letrek duten kokalekua buruz ikasteko, baita hatzen mugimendua azkartzeko
ere. Lehenengo, Aukerak aukerara jo eta, jarraian, Phrase Typing aukerara:
-
Teklatuaren gainean dagoen esaldia kopiatu behar dugu. Behean, eskuen irudiak tekla bakoitza sakatzeko
erabili behar dugun hatza adieraziko digu. Pantailaren ezkerraldean, zure ariketaren estatistika aurkituko duzu, behar izan
duzun denbora, asmatu dituzunak, akatsak, etab.