KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
Scratch. Bestelako eragiketak
34 de 34
0%

Scratch. Bestelako eragiketak

Proiektuak sarean partekatu

Scratch programaren web-orrian mundu osoko erabiltzaileek egindako proiektuak aurki ditzakezu. Edozein proiektu deskargatu eta bere barne-funtzionamendua ezagut dezakezu. Horrela, zure gaitasunak hobetu eta baliabide berriak ezagut ditzakezu. Scratch programaren helburuetako bat da, hain zuzen ere, erabiltzaileen arteko elkarlana sustatzea.

  • Scratch programaren web-orrira joateko, jarrai ezazu menu nagusiko Partekatu-Scratch-en webgunera joan.... Bilaketa-barrari esker, zure proiektuaren antzerakoak direnak aurki ditzakezu. Hitz gakoa idatzi eta hautatu “bilatu”:

Buscar palabra clave

  • Zure proiektuetako bat zintzilikatu nahi baduzu, hautatu Proiektu hau partekatu on line...:

Compartir proyecto

  • Leiho berrian, idatzi erabiltzailearen izena, pasahitza eta proiektuaren izena. Gainera, lanaren deskribapen txiki bat ere gehitu dezakezu. Etiketak atala oso erabilgarria da zure proiektua beste erabiltzaileei helarazteko. Scratch, programaren zerbitzarian ehunka proiektu aurki ditzakezula pentsa ezazu. Beraz, informaziorik gehitzen ez badiozu, zure proiektua aurkitzea zaila izango da besteentzat. Programak eskaintzen dizkizun etiketak erabil ditzakezu, edo zehatzagoak diren beste batzuk sortu. Bukatzen duzunean, sakatu Ados:

Etiquetas del proyecto

  • Proiektu bat argitaratzeko, edo saretik deskargatzeko, erabiltzaile-kontua izan behar duzu Scratch programaren webgunean. Kontu berri bat sortzeko, orrialde nagusian aurkituko duzun izena emateko aukera hautatu:

Crear nueva cuenta

  • Izartxoa duten eremuak betetzea beharrezkoa da. Formularioa betetakoan, sakatu Erregistratu:

Formulario de registro

  • Scratch programaren zerbitzaritik proiektu bat deskargatu nahi duzun bakoitzean, zure erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez egin beharko duzu.

Scratch desinstalatu

  • Zure ordenagailutik Scratch kentzeko, saguaren eskuineko botoiarekin Uninstall fitxategia hautatu, programaren karpetaren barnean dagoena. Goitibeherako menuan, Ireki sakatu:

Desinstalar Scratch

  • Jarraian, pantailan agertuko diren pausoak jarraitu.
Praktikan jartzeko...

Hemen duzu deskarga, instalazioa eta erabilgarritasunak Scratch-aren prozesua ikusteko bideo bidezko tutoretza.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest