Scratch. Bestelako eragiketak
Proiektu bat inportatu
Scratch programak eskaintzen duen beste aukera interesgarri bat, proiektu batetik bestera script-ak eta eszenatokiak
inportatzea da.
-
Proiektu bat osorik inportatzeko, menu nagusira jo eta, ondorea, jarraitu Fitxategia-Proiektua
inportatu... ibilbidea.
-
Leiho berrian, inportatu nahi duzun fitxategia hautatu eta ondoren, sakatu Ados: Ikus dezakezunez,
Scratch programak, instalatzerakoan lagungarri izango zaizkizun edo zure lanak osatzeko adibide asko ditu. Gogoan izan,
aukera honekin proiektu bateko objektu guztiak inportatuko dituzula. Objektu bat bakarrik inportatu nahi baduzu,
lehenbizi, jarraian azalduko dugun Objektua esportatu aukeraren bidez bakandu behar duzu.
Proiektu bat esportatu
Objektua esportatu aukeraren bidez, objektu bat edo pertsonaia bat bakandu dezakezu, beranduago beste proiektu
batera inportatzeko.