GeoGebra. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
GeoGebra Markus Hohenwarter-ek Salzburgoko eta Atlantic-eko, Floridako, Unibertsitateetan garatzaileen
nazioarteko talde batekin batera sortutako matematika-programa da. Programak geometria, aljebra eta kalkulua biltzen ditu
eta hezkuntza-maila guztietan erabiltzeko pentsatua dago.
Alde batetik, GeoGebra geometria dinamikoaren sistema bat da. Eraikuntzak, puntuak, bektoreak, segmentuak, zuzenak
eta funtzioen moduko ebakidura konikoak erabiliz egin daitezke eta, ondoren, dinamikoki alda daitezke. |
|
Bestalde, ekuazioak eta koordenatuak zuzenean sar daitezke. Horrela, GeoGebra programak funtzioen
deribatuak eta integralak aurkitzeko gaitasuna du eta azterketa matematikorako berezko komando-sorta du.
GeoGebra programaren ezaugarri diren ikusteko bi aukera hauek: leiho aljebraikoko adierazpen bakoitza
eremu grafikoko objektu bakoitzari dagokio, eta alderantziz.
GeoGebra Creative Commons lizentziapean garatutako programa askea
da; programa helburu ez komertzialetarako kopiatu, banatu eta zabal dezakezue.
Software honek Windows, Linux eta Mac sistema eragileetan ondo funtzionatzen du. Java 1.4.2 bertsioa
edo bertsio berriagoa instalatua izan behar da. Gaur egun, 45 hizkuntzetan dago eskuragarri, horien artean gaztelania, euskara
eta katalana daude. Bestalde, sarean laguntzarako eta euskarri teknikorako alegiazko komunitateak aurki daitezke. Hizkuntza
ezberdinetan dauden wikiak ere aurki daitezke.
Nazioarteko hainbat sari jaso dituen kalitateko programa da, horien artean European Academic Software
Award, 2002. urtean, International Free Software Award, 2005ean, edo Silicon Valley-ren Tech Awards
2009an.
GeoGebra programaren azken bertsioak, 2009an argitaratu zenak, ondoko berrikuntzak ditu:
Orri dinamikoen bista.
Irristailuen animazio automatikoa.
Tresna berriak: konpasa, islapena zirkulu batean, konikoak, lerro-doikuntza onena, orri dinamikoen erregistroa.
Funtzioentzat komandoak eta estatistika-grafikoak.
Matrizeei eta zenbaki konplexuei laguntza.
PGF/TikZ-era esportatzeko aukera.