Gcompris. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
Gcompris instalatutakoan, mahaigainean bi ikono sortu direla ohartuko zara:
Ikono horretan klik bikoitza egiten baduzu, programa administratzeko aukera izango duzu, zure beharretara hobeto moldatzeko. |
|
Ikono honekin hezkuntza-programa hasiko da. |
|
Ikus dezagun, lehenik eta behin, programaren funtzionamendua.
Gcompris abiatzean, programa oso erraza dela ohartuko zara. Minutu gutxitan ikasiko duzu erabiltzen.
Gcompris programan maila ezberdinetarako aplikazioak aurkituko badituzu ere, programa haur txikienentzat pentsatuta
diseinatu da. Haurrek programa autonomia osoz erabiltzea da helburua, helduen laguntzarik gabe. Ikonoak handiak dira eta oso
adierazgarriak, gainera, nabigazioa errazteko, oso testu gutxi du. Zentzu horretan, Gcompris txikienei teknologia
berrien munduan sartzeko tresna paregabea da.
| Ikono hori sakatuz programatik irtengo zara.
|
| Hegazkinean sakatuz gero, Gcompris programaren sortzaileen inguruko informazioa izango duzu.
|
| Ikono honetan klik eginez, programaren aukerak konfiguratu ahal izango dituzu: soinua, musika, etab.
|
| Galdera-ikurrak Gcompris-en funtzionamenduaren inguruko laguntza lortzeko balio du.
|
| Ordenagailuaren erabilerarekin lotutako jarduerak: teklatua, sagua, etab.
|
| Ezagutzeko jarduerak: koloreak, soinua, memoria...
|
| Esperimentatzeko jarduerak.
|
| Jolaserako jarduerak.
|
| Matematika-jarduerak: kalkulua eta zenbakikuntza.96%
|
| Puzzleak
|
| Irakurketa-jarduerak.
|
| Xakea, Conecta 4... motako estrategia-jolasak
|