KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
TuxMath. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
13 de 34
0%

TuxMath. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak

Tuxmath oso programa erraza da eta segituan ikasiko duzu erabiltzen. Jolasaren helburua igluak (eta barnean bizi diren pinguinoak!)matematika-eragiketa itxuran erortzen diren kometengandik babestea da. Kontrol-paneletik, Tux-ek, gure pinguino protagonistak, eragiketak asmatu eta bere izpi laserra tirokatzen du. Eragiketa bat zuzen asmatzen duenean, kometa desegiten da.

TuxMath

Kometa igluaren gainera erortzen denean, izotza desegin eta barruan bizi den pinguinoak, haserretu, eta alde egiten du. Iglu guztiak suntsitzen direnean, Tux-ek partida galdu du.

Tuxmath programak jolasteko hiru modalitate ditu: Bakarrik jolastu, Lagunekin jolastu eta Fakteroideak!:

Modalidades de juego

Ezagut ditzagun gehiago hiru modalitate hauek.

Bakarrik jolastu

Modalitate honetan eragiketa matematikoei bakarka egingo diegu aurre. Entrenamendua, Misioak edo Partida jolastu modalitateen artean aukera dezakegu.

  • Entrenamendua: 58 eragiketa-mota ezberdinetan entrena zaitezke, batuketa errazenetatik zenbaki negatiboekin egindako zatiketetara arte. Horrela, misioetarako prestatuko zara. Gezietan sakatuz, entrenatzeko aukera guztiak ikus ditzakezu:

Opciones de entrenamiento

  • Misioak: jolasak pinguinoak eragiketengandik/asteroideengandik babesteko misioa jarriko dizu. Hasieran eragiketak errazak dira baina, aurrera egiten duzun heinean, jolasa zailtzen joango da:

Misiones

  • Partida jolastu: eragiketak asmatuz denbora ongi pasatzea nahi baduzu, partida erraz bat aukera dezakezu. Zailtasun-maila bat aukeratu (Espazioko kadetea, Esploratzailea, Basozaina, Apartekoa edo Komandoa) eta has zaitez jolasten:

Jugar partida

Puntuazio ona lortzen baduzu, Ospearen gelan sartuko zara, bertan agertzen dira emaitza onenak. Kontuan izan jolasak aurrera egin ahala eragiketak zailagoak direla eta azkarrago erortzen direla!

Lagunekin jolastu

TuxMath programarekin zure buruzko kalkulurako trebetasunak neur ditzakezu lagunekin lehiatuz. Lau pertsonek ere jolas dezakete aldi berean.

  • Lagunekin partida bat jolasteko, ondorengo pausoak jarraitu behar dituzu:
    • Jolasaren zailtasuna aukeratu.

    • Jolas-mota aukeratu: txandaka edo kanporatze soil bat.

    • Jolasean parte hartuko duten pertsonen izena sartu.

    • Has zaitez jolasten!

Fakteroideak!

Fakteroideak! faktoreetan deskonposatzeko eta zatikiekin eragiketak ikasteko jolas berezia da. Fakteroideak! jolasean jolasteko matematiken inguruan jakiteaz gain, tiratzaile ona ere izan behar da.

Fakteroideak! jolasaren dinamika beste modalitateekin alderatuz zertxobait ezberdina da. Hemen, pantailaren oinarrian laserra aurkitu ordez, erdi-erdian aurkituko dugu. Asteroideak gure inguruan dabiltza hegan eta gure punteria findu beharko dugu horiek suntsitzeko:

Gcompris Admin

Tamalez, asteroide bat laserraren gainetik igarotzen bada, bizitza bat galduko duzu. Ezkerraldeko beheko izkinan dauden pinguinoak gelditzen zaizkizun bizitza-kopurua dira. Denak agortzen dituzunean, partida galduko duzu.

Jolasaren hasieran faktoreekin edo zatikiekin jolastu nahi duzun aukera dezakezu.

Faktoreekin jolasten baduzu, asteroide bakoitza deskonposa dezakeen zenbaki lehena aurkitu beharko duzu. Aurkitzen duzunean, asteroidea apuntatu eta tiro egin. Trebezia ona baduzu, suntsitzea lortuko duzu.

Zatikiekin jolasten baduzu, aldiz, zatikia sinplifikatuko duen zenbakia aurkitu behar duzu. Hemen ere zuzen apuntatu behar duzu ez baduzu tiroa galdu nahi!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest