GeoGebra. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
                  	
                  		 GeoGebra programarekin lehen pausoak
                  
                  
                  | GeoGebra interfaze grafikoak lau alde garrantzitsu ditu: 
                  
                  Menu nagusia, oinarrizko eragiketen gehiengoa egiten den lekua, adibidez, lan bat gorde, esportatu,
                  tresna-barra ikusi, etab.
                  Leiho grafikoa, eraikuntza geometrikoak diseina daitezkeen lekua.
                  Leiho aljebraikoa, marrazten ditugun irudien irudikapen aljebraikoa agertzen den lekua. 
                  Sarrera-eremua , ekuazioak eta funtzioak sar daitezke bertan, ondoren leiho grafikoan horien irudikapen
                  geometrikoa ikusteko. Eremu hau oso erabilgarria da geometria analitikoa ikasteko. |  | 
                  
                  Gidaliburu honetan soilik menu nagusian eta leiho grafikoan jarriko dugu gure arreta. Leiho aljebraikoa
                  eta sarrera-eremua erabilgarriak dira erabiltzaile aurreratuentzat, baina GeoGebra horiek kontuan izan gabe ere erabil
                  dezakegu.
                  		
                  		| 
                   | Objektuak hautatu, mugitu eta biratu. | 
| 
                   | Puntuaren aukerak: puntu berria, bi objektuen arteko ebakidura, etab. | 
| 
                   | Zuzenaren aukerak: bi puntuen arteko zuzena, bi puntuen arteko segmentua... | 
| 
                   | Zuzenaren aukera bereziak: zuzen perpendikularra, tangentea, paraleloa... | 
| 
                   | Poligonoa eta poligono erregularra. | 
| 
                   | Zirkunferentziaren aukerak: konpasa, zirkunferentzierdia... | 
| 
                   | Elipsea, hiperbolea, parabola... | 
| 
                   | Neurriak: angeluak, azalera, distantziak... | 
| 
                   | Islatu objektua lerrozuzenean, puntuka, zirkunferentzian... | 
| 
                   | Hainbat aukera: testua, irudia, irristailua...txertatu | 
| 
                   | Ikusteko aukerak |