KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
GeoGebra. Deskarga eta instalazioa
20 de 34
0%

GeoGebra. Deskarga eta instalazioa

Deskarga eta Windowsen instalatzea

  • Programa instalatu baino lehen, Java 1.4.2 bertsioa edo bertsio berriagoa duzula egiaztatu. Horrela ez bada, Javaren web-orrialde ofizialetik doan deskarga dezakezu: http://www.java.com/es/ .
  • Zure ordenagailuan GeoGebra instalatzeko, zoaz programaren web-orrialdera: http://www.geogebra.org . Pantailaren erdialdean deskargaren esteka aurkituko duzu, Download. Egin klik saguaren ezkerreko botoiarekin.

Descargar GeoGebra

  • Jarraian, zure sistema eragilea hautatu:

Sistema operativo

  • Instalatzeko fitxategi exekutagarria mahaigainean edo deskargen karpetan gordetzea gomendatzen dizugu: Fitxategi arina da, gutxi gorabehera 4 mega dituena. Segundo gutxitan deskargatuko duzu:

Guardar archivo ejecutable

  • Deskarga amaitutakoan, egin klik bikoitza fitxategi exekutagarrian. Eskuineko botoiarekin ere hauta dezakezu eta, ondoren, goitibeherako menuan Ireki sakatu:
  • Horrela instalazio-programa hasiko da. Lehenik eta behin, zure hizkuntza aukeratu menu nagusian eta sakatu Hurrengoa:

Escoger idioma

  • Instalazioarekin jarraitzeko, lizentzia onartu. Lizentzia honekin GeoGebra helburu ez komertzialetarako era askean kopiatzeko, banatzeko eta zabaltzeko aukera izango duzu. Hautatu Ados nago:

Licencia

  • Bi instalazio-moten artean aukera dezakezu: Standard edo Custom. Erabiltzaile aurreratua ez bazara, lehenengo aukera instalatzea gomendatzen dizugu. Azkenik, sakatu Instalatu:

Tipo de instalación

Instalazio-prozesua zuzen egiten bada, ondoko leihoa agertuko zaizu. GeoGebra exekutatu aukera sakatu eta Amaitu botoia sakatu programa abiarazteko:

Terminar instalación

Deskarga eta Linuxen instalatzea

  • GeoGebra programa zure Linux sistema eragilean instalatzeko, lehenik programa konprimitua web-helbide honetatik deskargatu behar duzu:http://www.geogebra.org/download/ . Jarraian, terminal bat ireki eta ondoko kodearen bidez deskargatu duzun programaren karpetara jo: cd [direktorioaren izena]. Orain Tar aplikazioaren bidez programa deskonprimitu beharko duzu. Tar, Linux inguruneetan asko erabiltzen den fitxategi-formatua da. Aldi berean, Tar fitxategi mota hauek manipulatzeko balio duen programaren izena da ere. Ondoko kodea idatzi: “tar xfvz [fitxategi konprimituaren izena]”. Programa karpeta berri batean instalatuko da. GeoGebra abiarazteko, karpetan sartu eta, terminaletik, ondoko hau tekleatu: “sh geogebra.sh”.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Abrir

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest