Gcompris-en deskarga eta instalazioa
Deskarga eta instalazioa Windowsen
-
Zure ordenagailuan
Gcompris deskargatu eta instalatzeko, zoaz web-helbide honetara:d
http://gcompris.net/-es- . Hau da
Gcompris programaren gaztelaniazko
webgune ofiziala. Pantailaren goiko aldean instalatzeko fitxategia deskargatzeko botoia aurkituko duzu. Hauta ezazu saguaren
eskuineko botoiarekin:
-
Leiho berri bat zabalduko da eta, jarraian, elkarrizketa-leiho batek fitxategia gorde nahi duzun galdetuko
dizu. Fitxategiak gcompris-8.4.13.exe izena du eta zure deskargen karpetan edo mahaigainean gorde dezakezu.
Gcompris ez da programa sofistikatua baina disko gogorrean leku libre nahikoa
behar du (120 Mega), bere baitan dakartzan aplikazio-kopuru handiagatik.
- Programa instalatzeko fitxategi exekutagarria hautatu eskuineko botoiarekin eta ondoren klikatu Ireki:
- Horrela, instalatzeko programa hasiko da. Lehen leihoan hizkuntza hautatzeko aukera izango duzu. Ondoren sakatu Ok:
-
Ondoren instalazio-direktorioa hautatu ahalko duzu. Gcompris C:\Program Files\Gcompris
kokalekuan instalatuko da, besterik adierazi ezean. Aztertu... botoia hautatuz gero, beste direktorio bat aukera dezakezu.
Instalatu sakatu, aurrera egiteko:
Deskarga eta Linuxen instalatzea
-
Gcompris Linux sistema eragilean instalatzeko, edozein banaketa duzula ere, terminal bat
ireki eta ondorengo kodea idatzi: “sudo apt-get install gcompris”. Kode horren bitartez, ordenagailuari programa sarean bilatu,
deskargatu eta instala dezan eskatzen ari zara. Kodea idatzi ostean, Return tekla sakatu. Programak administratzailearen
pasahitza eskatuko dizu. Gogora ezazu, teklatzen ari zarenean, ez dela inongo ikurrik agertuko.
Gcompris programak 83 Megatako leku librea behar du, gutxi gorabehera.
Programa instalatutakoan, menu nagusian aurkituko duzu Aplikazioak-Hezkuntza-Gcompris ibilbidea jarraituz.