KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Jolastu eta ikasi
Scratch. Deskarga eta instalazioa
27 de 34
0%

Scratch. Deskarga eta instalazioa

Scratch instalatu baino lehen, zure ordenagailuak ondoko baldintza teknikoak betetzen dituela ziurtatu:

  • Windows XP, 2000 edo Vista sistema eragilea.

  • Pantailaren konfigurazioa 800x480 edo gehiago.

  • Disko gogorrean 120 Megatako leku librea (Scratch programak bitarteko-liburutegi zabala eta eredu gisa balio duen proiektu-sorta ditu. Liburutegia eta sorta ezabatu ditzakezu zure disko gogorrean lekua izateko.)

  • Ordenagailu gehienek Scratch arazorik gabe exekutatzeko memoria nahikoa dute. Ordenagailu zaharretan programak oso poliki funtziona dezake.

  • Mikrofonoa, bozgorailua eta web-kamera izatea gomendatzen da.

  • Zure ordenagailuan Scratch deskargatu eta instalatzeko, zoaz web-helbide honetara: http://scratch.mit.edu/. Hori da programaren web-orrialdea. Bertan, Scratch programarekin garatutako hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango duzu, baita programazio-lengoaia honen inguruko informazioa jasotzeko aukera izan ere. Pantailaren erdian deskargarako botoia aurkituko duzu. Egin klik saguaren ezkerreko botoiarekin:

Descargar Scratch

  • Hurrengo pantailan, ez da beharrezkoa eremuak datu pertsonalekin betetzea. Ondoko aukera hautatzea besterik ez duzu:

Continuar descarga

  • Jarraian, zure sistema eragilea hauta dezakezu. Egin klik ScratchInstaller1.4.exe izena duen Windowsen fitxategi exekutagarria-n.
  • Fitxategi exekutagarriak 33 Mega pisatzen ditu, mahaigainean edo deskargen karpetan gordetzea gomendatzen dizugu:

Guardar archivo ejecutable

  • Instalatutakoan, eskuineko botoiarekin fitxategia hautatu eta, goitibeherako menuan, Ireki sakatu:

Abrir archivo ejecutable

  • Instalatzeko programa hasiko da. Jarraian, pantailan agertuko diren pausoak jarraitu beharko dituzu. Lehendabizi, instalatzeko programak ongietorria emango dizu, Next sakatu:

Asistente instalación

  • Besterik adierazi ezean, Scratch programa C:\Program Files\Scratch direktorioan instalatuko da. Instalatzeko direktorioa alda dezakezu Browse botoiaren bidez. Instalazioarekin aurrera egiteko sakatu Next.
  • Hasierako menuan Scratch izeneko karpeta sortuko da. Nahi izanez gero, izena aldatu edo jada daukazun karpeta batean ikono bat sor dezakezu. Sakatu Install instalazioa amaitzeko:

Finalizar instalación

  • Azkenik, informazio-leiho bat agertuko da. Hautatu Finish eta zure mahaigainean ikono bat sortu eta programa abiaraziko da:

Instalación completa

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Archivo ejecutable de Scratch

Siguiente

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest