1 Ariketa
4. urratsa: Qredu.net gunean lanean hastea
Zerbitzua erabiltzen hasteko, Qredu.net gunean sartu behar da. Hasierako pantailaren goiko aldean, erregistratutako
posta-helbidea eta aukeratutako pasahitza idatzi, eta LOGIN botoian egin behar da klik.
5. urratsa Profileko datuak osatzea
Behin zerbitzuan sartuta gaudela, profilaren informazioa agertuko da. Hor informazio osagarria sartu ahal
izango da, eta nahi izanez gero, ordenagailuan gordeta dagoen argazki bat ere bai.
Erabiltzailearen azpian dagoen
Código QR
leihoak esteka bat du erabiltzailearen profileko informaziora. Han sartzeko, nahikoa da QR kodeak irakurtzeko aplikazioa
duen sakelako telefono bat izatea. Irudi hori aurkezpen pertsonaleko txartel moduan erabil daiteke, hezkuntzaren alorreko
jardunaldietan eta biltzarretan, esaterako. Jardunaldietako parte hartzaileek berehala eskuratuko dute informazioa, nahi dutenarekin
harremanetan jartzeko. |
|
Inprimakiaren amaierako Guardar (Gorde) aukeran klik eginda, aldaketak gorde eta profila bistaratuko da.
Edozein unetan alda daitezke profileko datuak: nahikoa da Editar (Editatu) aukeran klik egitea.
Oso garrantzitsua: gure profileko oinarrizko informazioa editatzeko aukeran sartzeaz gain, hor dago
“wap” edukiak kudeatzeko sarbidea ere. Profilaren informazioaren azpian dago, hain zuzen ere. Hortik, “wap” guneak
sor eta edita daitezke (bost editatzeko aukera ematen du). Horietako bakoitzak bere hasierako orria izango du (index.html),
eta hari estekatuta, nahi adina “wap” orri.