3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
1. Ariketa
12separador_indice_X_de_N28
0%

1. Ariketa

  • 4. urratsa “wap” orri bat editatu

“HTML” fitxategi baten edizioaren ikonoan (2) klik egitean, pantaila hau zabaltzen da, haren edukia sortu eta kudeatzeko.

Idatzi nahi den testua sartzeko gune bat dauka. Horrez gain, goiko aldean, edukia editatzeko tresna-barra dago: lodia, etzana, numerazioa, irudiak erantsi, estekatu, etab.

Tresna-barrako aukera guztien artean, hauek nabarmentzen dira:

Esteka bat sartu

Esteka bat sartzeko, saguaz aukeratu behar da hitza edo irudia, eta menuko ikono honetan klik egin behar da:

Hurrengo leihoa zabalduko zaigu. Hor bi aukera ditugu: estekak guk sortutako beste "html orri" batera eramatea, edo kanpoko webgune batera eramatea, Wikipediara, esate baterako.

Barneko edo kanpoko esteka bat txertatzeko leihoa

Kanpoko guneren batera jo nahi badugu, nahikoa da haren helbidea jartzea "URL" eremuan eta klik egitea OK (onartu) aukeran.

Estekak guk sortutako web-orri batera eramatea nahi badugu, klik egin beharko dugu Ver Servidor (Ikusi zerbitzaria) aukeran, eta sortutako orriak zerrendatzen dituen leihoan, dagokiona aukeratu.

Horrek kanpoko orrietan zein guk sortutako orrietan nabigatzeko aukera ematen du. Esteka bat ezabatzeko, haren edukia aukeratu eta ikonoan egin behar da klik.

Irudi bat erantsi

Irudi bat eransteko, editoreko irudiaren ikonoan egin behar da klik. Lehen zerbitzarira igo diren irudietakoren bat aukeratzeko, klik egin behar da Ver servidor (Ikusi zerbitzaria) aukeran. Han, behar duguna aukeratuko dugu. Irudiaren zenbait ezaugarri aldatzeko aukera dago: tamaina, ertza, lerrokadura, testu alternatiboa, beharrezkoa bada... Irudia doitu ondoren, klik egingo dugu OK (Onartu) botoian.

Ventana de propiedades de una imagen

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Icono de edición

Icono de imagen

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable