3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Ikasgelako programazioa. 3 Ariketa
28separador_indice_X_de_N28
0%

Ikasgelako programazioa. 3 Ariketa

3. jarduera Eskola-ingurunean ibilbide bat egitea, landareak identifikatu, QR kodeak jarri eta irakurtzeko.

Gela osoak ibilbidea egingo du identifikatutako landareak ikusteko, eta QR kode inprimatua jarriko dute landare bakoitzaren oinean. Ondoren, sakelako telefonoak eskuan dituztela, ikaskideek sortutako QR kodeak irakurriko dituzte. Familiei ere luza dakieke ibilbidea egiteko gonbita. Azkenik bisitariak eta “wap” orrien egileak elkarreraginean jarduteko estrategiak planteatuko dira (QR kodeak erabiliko dituzte estrategia horietarako).

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:

  • Diskurtso koherentea egitea.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna:

  • Norberaren bizipen, pertzepzio eta errepresentazioetatik abiatuta, errealitatearen ezagutza bat sortzea, gero eta objektiboagoa eta konpartituagoa izango dena.

  • Natura-dibertsitatea balioestea.

  • Jakitea ikerketa-jarduera, historian zehar gizarteak ezagutza eraikitzeko erabili izan duen tresna den heinean, nolakoa den eta zer alderdi sendo eta zer alderdi ahul dituen.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala:

  • Informazioa lortu eta kudeatzea.

  • Informazioa igortzea.

  • Alfabetizazio digitalaren maila handitzea.

Gizarte- eta hiritar-gaitasuna:

  • Gizartean gizalegez jokatzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna:

  • Ikasitakoaz hausnartzea.

  • Ezagutzak eguneratzeko estrategiak garatzea.

Norberaren autonomia eta ekimena:

  • Akatsak ikasteko aukera bihurtzeko estrategiak garatzea.

A3.1. Bere interesetarako IKT baliabideak aukeratu eta erabiltzea.

A3.2. Beste pertsona batzuek proposatutako irizpideak aplikatzea, informazio garrantzitsua aukeratzeko.

A3.4. Berdinen artean ideiak elkarri jakinaraztea, dagokien ezagutza-arloetakoak diren sinbolo-multzo txikia erabiliz.

A3.5. Alorreko oinarrizko metodoak eta prozedurak ezartzea, heldu baten laguntzarekin.

A3.6. Jarduerak edo proposamenak ezarritakoaz haratago joatea, bere interesek eraginda.

A5.1. Batez ere irudien eta soinuen bidez, benetako munduko gaiak esploratzeko eta/edo heldu baten laguntzaz benetako arazo errazei heltzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea.

C1.1. Sarbide-gako pertsonalen erabileran pribatutasunari eusteak zenbateko garrantzia duen ulertzea, “ziberjazarpenik” izan ez dezan.

C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez.

  • QR kode bat jartzen du ingurune hurbilean, landare batekin lotutako informazioak jakinarazteko.

  • Argudioak erabiliz defendatzen du bere ikuspuntua.

  • Besteen ikuspuntua errespetatzen du.

  • “wap” orriko edukiak eguneratzen ditu, bisitarien ekarpenetatik abiatuta.

*“Eskola 2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable