3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Ikasleentzako lan proposamena
6separador_indice_X_de_N28
0%

Ikasleentzako lan proposamena

Gure inguruko landareak

Proposamenean ikasleei gonbitea egiten zaie ingurune hurbilean dituzten landareak ezagutzeko, sailkatzeko eta komunitateari zerbitzu bat emateko, QR kodeak erabiliz sortutako informazioaren bitartez.
Landareen sailkapenari buruz ikasitakoa oinarri hartuta, ikasleek aukeratutako landarearen deskribapena egin eta “wap” orri batean argitaratuko dute. Ondoren, “wap” orria estekatuko duen QR kode bat sortu, inprimatu eta landarearen oinean jarriko dute. Horri esker, kodea irakurtzen duenak landareari buruzko informazio gehiago jasoko du, eta azaldutako edukiak eguneratzeko aukera ere ez da baztertzen.

Hiru jardueratan sekuentziatuta dago:

1. jarduera Inguruneko landare-multzo bat identifikatu, gako dikotomikoaren bidez bereizi eta “wap” gune batean argitaratzea.

Landareen unitate didaktikoaren testuinguruan, eta landareen sailkapenari buruz eratutako ezagutza (lorerik gabeko landareak eta loredunak) aplikatzeko proposamen moduan, ikasleei ingurune hurbileko landare-multzo bat aukeratzeko proposatzen zaie (ikastetxean bertan edo hurbilean). Ondoren, gako dikotomiko bat egingo dute (landarea identifikatu eta bereizteko aukera emango duena), aukeratutako espezie bakoitzaren sailkapen-fitxa bat bete eta “wap” orri batean argitaratuko dute.

2. jarduera QR kodeak sortzea

Ikasleek sortutako “wap” orrietarako estekak dituzten QR kodeak egingo dituzte. Gako dikotomikoaren QR kodea ere egingo dute.

3. jarduera Ibilbidea egitea eskola-ingurunetik landareak identifikatu, eta QR kodeak egin eta irakurtzeko.

Gela osoak ibilbidea egingo du identifikatutako landareak ikusteko, eta QR kode inprimatua jarriko dute landare bakoitzaren oinean. Ondoren, sakelako telefonoak eskuan dituztela, ikaskideek sortutako QR kodeak irakurriko dituzte. Familiei ere luza dakieke ibilbidea egiteko gonbita. Azkenik, bisitariak eta “wap” orrien egileak elkarreraginean jarduteko estrategiak planteatuko dira (QR kodeak erabiliko dituzte estrategia horietarako).

QR kodeek informazioa berehala eskuratzeko aukera ematen dute, gelatik bertatik edo praktikako leku batetik (esaterako, agroteknikako eskola bateko laborantza-gune batetik).

Aproposena litzateke eskolan “Wifi” gunea eta Internetera haririk gabeko sare horren bidez konektatzeko teknologia duten sakelako telefonoak izatea. Bestela, sakelako telefonoaren hornitzailearen bidez Internetera egindako konexio bakoitzak gastua eragingo luke.

http://www.qredu.net/ guneak kodeak eta “wap” orriak sortzeko aukera ematen digu. Horrez gain, kodea irakurtzeko aplikazioa gure sakelako telefonora deskargatzeko informazioa ere ematen digu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable