3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Irakasleentzako prestakuntza proposamena
7separador_indice_X_de_N28
0%

Irakasleentzako prestakuntza proposamena

1. jarduera Inguruneko landare-multzo bat identifikatu, gako dikotomikoaren bidez bereizi eta “wap” gune batean argitaratzea.

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKTko GAITASUNAK

1. ariketa: Wap orri bat egitea Qredu.net gunean.

2. ariketa: Landareen deskribapen-fitxa bat sortzea.

3. ariketa: Ikasleei jarraibideak ematea landare bakoitzari buruzko informazioa “wap” orri batean argitaratzeko.

4. ariketa: Landareak identifikatzeko gako dikotomikoa sortu eta “wap” orri batean argitaratzea.

  • Kameradun sakelako telefonoa
  • Testu-prozesadorea
  • Web-bilatzailea
  • Irudi-editorea
  • “Wap” editorea
  • Arbel digitala

G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea).

G9. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikastetxean duten erabilgarritasunari eta potentzialtasunari erreparatzea, haien antzekotasunak eta diferentziak hautemateko.

D3. Ikasleengan sustatzea ikasgairako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskuntza, dela “online”, dela lineaz kanpo.

D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

D9.Ikasleengan hausnarketa sustatzea, elkarlanerako IKT baliabideak erabiliz, kontzeptuak erakutsi eta argitzeko, estrategiak planifikatzeko, eta aurkeztutako arazoak identifikatzeko eta konponbideak ebaluatzeko aukera emango dutenak.

D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

C6.Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

C7. Pribatutasuna zaintzea sarbide-gako pertsonalak erabiltzean.

2. jarduera QR kodeak sortzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKTko GAITASUNAK

5. ariketa: Sakelako telefonoa QR kodeak irakurtzeko prestatzea.

6. ariketa: QR kodeak sortzeko aplikazioaren berri izatea.

7. ariketa: Ikasleak gainbegiratzea QR kodeak sortzeko lanean.

  • Kameradun sakelako telefonoa
  • QR kodeen irakurgailua
  • QR kodeen sortzailea

G9. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikastetxean duten erabilgarritasunari eta potentzialtasunari erreparatzea, haien antzekotasunak eta diferentziak hautemateko.
D5.Hau egiteko aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea:

  • ikasgaiko edukiak ulertu eta garatzekoa (gertaerak, ideiak, teoriak, kontzeptuak…), eta haien arteko hierarkiak eta harremanak ezartzekoa,
  • komunikazio-mota desberdinak erabiltzekoa ikasgaiaren generoak eta ikur-sistemak erabilita, eta kontuan hartuta norentzat den eta zein testuingurutan den,
  • ezagutza baliozkotzeko metodoak, prozedurak eta moduak, ikasgaiaren berezkoak, erabiltzekoa. Ikasgaian ezagutzaren eraikuntzaren ardatz diren asmoetan eta interesetan sakontzekoa.

3. jarduera Eskola-ingurunean ibilbide bat egitea, landareak identifikatu, QR kodeak jarri eta irakurtzeko.

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKTko GAITASUNAK

8. ariketa: Landare bakoitzaren QR kodeak eta gako dikotomikoaren QR kodeak inprimatzea.

9. ariketa: Aukeratutako landare bakoitzaren aleak identifikatzea, gako dikotomikoaren bidez, eta dagokion QR kodea jartzea.

10. ariketa: Landare bakoitzaren QR kodeak irakurtzea

  • Inprimagailua
  • Kameradun sakelako telefonoa
  • “Onlineko” inprimakiak (Google docs)

G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, irakaslearen administrazio-kudeaketa errazteko materialak sortzeko (zerrendak, ikasgelarako txartelak, karatulak, gurasoentzako informazio-buletinak, mahai-jokoak, ikasturteko lanerako bizikidetza-arauak...).

G9. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikastetxean duten erabilgarritasunari eta potentzialtasunari erreparatzea, haien antzekotasunak eta diferentziak hautemateko.

D2.Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatu eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatu ditzaten.

D11. Lankidetza-lana moldatzea, ikaskuntza-esperientzietan aukera izan dadin harremanetan jartzeko beste ikaskide batzuekin, ikasgaiko profesionalekin, beste irakasle batzuekin eta komunitateko beste jende batekin, dela online, dela zuzenean.

C6. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

* item horiek “Eskola 2.0”-ko irakasleentzako IKTko gaitasunak proposamenaren baitakoak dira. Eranskin honetatik aterata daude: IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable