3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
6. Ariketa
19separador_indice_X_de_N28
0%

6. Ariketa

QR kodeak sortzeko aplikazioaren berri izatea

Pantalla de inicio en Qredu.net

QR kodeak doaneko aplikazioak erabiliz sortzen dira.

Lehen aipatu ditugun QR kodeak irakurtzeko programen webguneetan badira horrelako aplikazioak, bai eta QRedu gunean ere: http://www.qredu.net/es/qrc/show_gen#.

Qredu.net gunea, “wap” orriak sortzeko aukera emateaz gain, QR kodeak sortzeko pentsatuta dago. Kode bat sortzeko lau modu eskaintzen ditu guneak: URL, SMS, testua eta telefonoa. Aukera horien bidez azkarrago erabil daiteke kodetutako informazioa gure sakelako telefonoan. Ikus dezagun nola sortzen den eta nola ikusten den sakelako telefonoan modu horietako bakoitza.



A. QR mota: URLa

Jarraian, irudien bidez adierazten da nola egiten den URL baterako kodea (ezk.), eta nola ikusten den sakelako telefonoan (esk.). Telefonoan, online aukeratuta QR kodeak adierazten duen gunea bisita daiteke sakelako telefonoaz.

Aztertu ikastetxean zer-nolako Internet sarbidea dagoen.

Ikasleen sakelako telefonoak Interneten sartzeko erabili aurretik, zer-nolako sarbidea dagoen ikusi behar da. Eskola-ingurunean, eta ikasleek sakelako telefonoa erabili behar dutela planteatuta, pentsatzekoa da ikasleek ez dutela ezer ordaindu behar hezkuntza-jarduerak egiteko. Ikaslearentzat kosturik izan ez dadin, eskolak “Wifi” estaldura izan behar du QR kodeak erabiltzea planteatzen den guneetan. “Wifi”ak irekia izan behar du, edo ikasleei sarbide-gakoak adierazi behar zaizkie. Bada beste aukera bat ere: eskolak berak zenbait sakelako telefono izatea horrelako jarduerak egiteko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable