3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Ikasgelako Programazioa
25separador_indice_X_de_N28
0%

Ikasgelako Programazioa

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Ingurunearen ezaguera

Landareen sailkapena

Gure inguruko landareak

6 saio (6 ordu)

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA
Proposamenean ikasleei gonbitea egiten zaie ingurune hurbilean dituzten landareak ezagutzeko, sailkatzeko eta komunitateari zerbitzu bat emateko, QR kodeak erabiliz sortutako informazioaren bitartez.
Landareen sailkapenari buruz ikasitakoa oinarri hartuta, ikasleek aukeratutako landarearen deskribapena egin eta “wap” orri batean argitaratuko dute. Ondoren, orri horrekin lotuko duen QR kode bat sortu, inprimatu eta landarean ondoan jarriko dute. Horri esker, kodea irakurtzen duenak landareari buruzko informazio gehiago jasoko du, eta azaldutako edukiak eguneratzeko aukera ere ez da baztertzen.
CURRICULUM-EDUKIAK
  • Landareen egitura
  • Landareak identifikatzeko gakoak eta gidak erabiltzea.
  • Zenbait iturritan, izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa bilatzea.
  • Landareei behatzean zehaztasunez eta zorroztasunez jokatzea, bai eta horiei buruzko lanak egitean ere.
  • Laneko tresnen eta materialen erabilera- eta segurtasun-arauak betetzea.

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Inguruneko landareetan landare-morfologiaren berezko elementuak aurkitzea, landarea identifikatu eta paisaia bereko beste landare batzuetatik bereizteko.
  • Landareak identifikatzeko gako dikotomiko errazak sortzea.
  • Landareak identifikatzeko gakoak eta gidak erabiltzea.
  • Zenbait iturritan, izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa bilatu, aukeratu eta antolatzea.
  • Landareei behatzean zehaztasunez eta zorroztasunez jokatzea, bai eta horiei buruzko lanak egitean ere.
  • Laneko tresnen eta materialen erabilera- eta segurtasun-arauak betetzea.

IKTko GAITASUN OROKORRAK*

F1. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea (sakelako telefonoa).

F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko.

F3. IKTak erabiltzea testu-informazioa prozesatzeko.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

A2. Ingurune birtualetan moldatzea (QREdu eta haren “wap” editorea).

A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea.

A5. Mundu erreala ulertzea, esploratzea eta bertan moldatzen jakitea (QR kodeak).

C1. Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea (QREdu).

C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea (“wap” orrien edukiak).

*“Eskola 2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable