3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
7. Ariketa
21separador_indice_X_de_N28
0%

7. Ariketa

Ikasleak gainbegiratzea QR kodeak sortzeko lanean

Aukeratutako landarearen QR kode bat sortu beharko dute ikasleek. Horretarako, adibide bati jarraituko diogu, eta “landarea03” landarearen QR kodea sortzeko urratsak azalduko ditugu.

  • 1. urratsa QREdu-ren “wap” editorean sartu, eskolaren profila erabiliz, eta “Ingurunea” izenburua jarri diogun “wap” gunea editatu.
  • 2. urratsa “landarea03”ri dagokion “wap” orria bistaratu, View aukeran klik eginez.

3. urratsa “wap” orriaren URLa kopiatu.

Seleccionando la URL de una página “wap”

  • 4. urratsa QR kodeak sortzekoa zabaldu eta URL aukera hautatu (aurreko adibidean adierazi bezala).
  • 5. urratsa “landarea03”ren “wap” orriaren URLa itsatsi (adibidean, “Clorophytum comosum” espezieari dagokio), QR kodearen tamaina aukeratu eta Generar (Sortu) aukeran klik egin.

Generando un código QR que contiene una dirección web

  • 6. urratsa Pantailaren ezkerraldean ikusten den irudia (QR kodea) gorde, saguaren eskuineko botoiaz klikatu eta Guardar imagen como (Gorde irudia honela) aukeratuta. Irudia gordeko dugun disko lokaleko karpeta aukeratu.

Erabaki zer izen emango diegun fitxategiei. Aukeretako bat da fitxategiaren izenaren hasieran “qr_” jartzea.

Guardando la imagen de un código QR en nuestro disco local

Egina dugu gure QR kodea

Nola kudeatu QR kodeen sorkuntza?

Ejemplo de una tabla para gestionar la creación de muchos códigos QR en simultáneo

Kode bakoitza zer landareri dagokion erregistratuta edukitzeko, proposatzen da taula batean lotuta jartzea, zutabetan, “wap” fitxategiaren izena, landarearen izen zientifikoa, kodeak estekatutako URLa eta kodearen irudia.

Gako dikotomikoari dagokion QR kodea ere sortuko dugu. “wap” orri nagusia gakoaren lehen orri moduan erabiltzen badugu, “wap” gunearen QR kodea gakoaren QR kodea izango da. Horrela egiten badugu, gako dikotomikoa zenbat aldiz irakurtzen den ikusteko aukera izango dugu (eta hori estrategia interesgarria izan daiteke).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable