3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
6. Ariketa
20separador_indice_X_de_N28
0%

6. Ariketa

B. QR mota: SMSa

Beheko irudien bidez adierazten da nola egiten den sakelako telefono baten zenbakiari mezu bat bidaltzeko kodea (ezk.), eta nola ikusten den sakelako telefonoan (esk.). SMS aukeratuta, testu-mezua bidali egiten da.

URL baterako estekaren kasuan adierazi bezala, eskola-jarduera baten baitan SMS mezu bat bidaltzeak ez lioke gasturik eragin behar ikasleari.

C. QR mota: telefonoa

Beheko irudien bidez adierazten da nola sortzen den kodea gure sakelako telefonora kontaktu bat eransteko, azkar eta ez erratzeko moduan (ezk.), eta nola ikusten den sakelako telefonoan (esk.). Zenbakia markatu aukeratuta zenbaki horretara deitzen da, eta kontaktuetan gorde aukeratuta, zenbaki hori telefonoaren kontaktu-liburuan gordetzen da.

D. QR mota: testua

Irudi hauek adierazten dute nola sortzen den testu baten kodea (ezk.) eta nola ikusten den sakelako telefonoan (esk.).

Aukera horren bidez QR kodeak eskola-dinamikan erabil ditzakegu, sakelako telefonoen bidez Internetera konektatzeak dakartzan auziei aurre egin behar izanik gabe. 255 karaktereko testua soilik idatzi ahal izango dugu, baina, zenbaitetan, aukera egokia izango da. Esate baterako, landarearen izena kodetu ahal izango dugu Interneterako konexio beharrik gabe.

Nola berreskuratu QR kode batetik lortutako informazioa?

Sakelako telefonoak jasotzen duen informazioa bildu egiten da. Ikusteko, Historiala menura jo behar da.

Accediendo a los men sajes obtenidos a través de un código QR, almacenado en un móvil

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable