3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
4. Ariketa
17separador_indice_X_de_N28
0%

4. Ariketa

Landareak identifikatzeko gako dikotomikoa sortu eta “wap” orri batean argitaratzea.

Ariketa hau egiteko, ikasleek 1. ariketan aukeratutako landareei hartutako argazkiak erabiliko dira. Argazkiak ordenagailura jaitsiko dira sakelako telefonotik edo argazki-kamera digitaletik. Modu bat baino gehiago dago hori egiteko:

  • “bluetooth” erabiltzea,
  • USB konexioaren bidez jaistea,
  • posta elektronikoz bidaltzea sakelako telefonotik,
  • ordenagailuko eta sakelako telefonoko fitxategien sinkronizaziorako aplikazioak (esate baterako, Dropbox, Ovi Archivos de Nokia…).

Modu batean zein bestean, ikasleek fitxategiak horretarako dagoen karpetara sartu behar dituzte. Garrantzitsua da adostasunak lortzea fitxategiei izenak emateko. Esaterako, “landarea1_01.jpg” lehenengo landareari buruzko lehen irudia izan daiteke. Argazkiak hartzerakoan, garrantzitsua da ikasleei jarraibideak ematea irudiak ongi enkoadra ditzaten, gerora tratamendurik egin behar ez izateko, ezin baitzaizkie fitxategi-blokeei batera egin.

Irudi guztiak jaitsita daudela, gomendatzen da fitxategien bloke osoa 150-200 pixel arteko neurrira jaistea. Bereizmena jaitsita dituzten irudiak beste karpeta batean jasoko dira, eta zerbait bereizgarria jarriko zaie hori eginda dutela adierazteko (adibidez “landarea1_01r.jpg”). Bereizmena fitxategi guztiei batera jaisteko aukera ematen duten aplikazio (irudi-editore) asko daude. Esate baterako, Irfanview (http://www.irfanview.com).

Landare bakoitzari buruz ateratako irudiak nabarmentzen diren alderdi morfologikoen arabera ordena daitezke. Lehendabizi, landarearen ikuspegi osoa ematen duten irudiak jarriko dira, eta ondoren, hurrenkeran, xehetasun gehiago ematen dituztenak.

Arbel digitalaren bidez, aukeratutako landareen gako dikotomikoa egingo da. Irudi orokorrenetatik abiatuta, landareak kategoriatan sartzen joango gara, kategoria bakoitzak landare bakarra ordezka dezan lortu arte. Arbel digitalaren softwarearen orri bakoitza QREduren editorean sortutako “wap” orri bakoitzarekin etorriko da bat. Eta orri bakoitzak aukera-gako bat zehaztuko du. Saiatuko gara orri bakoitzak bi aukeraren artean hautatzeko aukera ematea.

Garrantzitsua da, “wap” gunean gako dikotomikoa argitaratzerakoan, “wap” orriek zer izen izan behar duten zehaztea. “wap” gunearen orri nagusia gako dikotomikoaren lehen orria izan daiteke, esaterako. Beste aukera bat da orri nagusia ez erabiltzea gako dikotomikorako. Horrek zabaldu egiten ditu “wap” gunearen aukerak. Esate baterako, landareak zenbait irizpideren arabera sailkatzeko aukera ematen du (gako dikotomikoa, izen zientifikoaren araberako indize alfabetikoa, izen arruntaren araberako indize alfabetikoa, landareen kokapena GPS bidez...). Estrategia horrek badu eragozpen bat: “wap” guneko QR kodearen irakurketa ez bada erabiltzen gako dikotomikora sartzeko, gunean izandako bisitak ez dira erregistratuko.

Adibide moduan, irudi honetan 6 landare identifikatzea proposatzen duen gako dikotomiko baten “wap” orrien antolaketa ikus daiteke. Orri nagusitik “clave.html” orrira sartzen da. Azpimarratzekoa da, halaber, landare bakoitzaren “wap” orriak duen “nahas-masak” aukera ematen diela ikasleei informazioak sartzeko deskribapen fitxan (dagokion “wap” orrian dago), gako dikotomikoa izan beharrik gabe.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable