3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
5. Ariketa
18separador_indice_X_de_N28
0%

5. Ariketa

Sakelako telefonoa QR kodeak irakurtzeko prestatzea

  • 1. urratsa. Ikustea argazki-kameradun sakelako telefonoak QR kodeak irakurtzeko aplikazioa instalatuta duen. Aplikazioak gordetzen dituen menua bilatuko dugu (telefono-mota bakoitzak bere menua izaten du).

Identificando la aplicacón de lectura de códigos Qr “i-nigma” y “Kaywa” en un móvil Nokia 5200
Identificando la aplicacón de lectura de códigos Qr “i-nigma” y “Kaywa” en un móvil Nokia 5200

Programa instalaturik ez badu, deskargatu eta telefonoan instalatuko dugu:

i-nigma Reader: http://www.i-nigma.mobi

Kode-irakurgailua zuzenean jaits daiteke sakelako telefonora. Programak automatikoki detektatuko du zure sakelako telefonoa bateragarria den, baina sartu baino lehen jakin nahi badugu, hemen kontsulta dezakegu: http://www.i-nigma.com/SupportedDevices.html

KAYWA Reader: http://reader.kaywa.com

Kaywa irakurgailua zuzenean deskarga daiteke PCra edo MACera, eta gero “bluetooth” edo USB kable bat erabili, fitxategiak sakelako telefonora lekualdatzeko (erregistratzea eskatzen du). Zuzenean jaits daiteke sakelako telefonora. Kaywa programak egiaztatuko du sakelako telefonoa bateragarria den softwarearekin. Hemen kontsulta dezakegu zein telefono diren bateragarriak: http://reader.kaywa.com/phones


  • 2. urratsa QR kode bat irakurtzea

Sakelako telefonoan QR kodeen irakurgailu bat instalatu ondoren, QR kode bat irakurri nahi badugu, hau egingo dugu:

  • QR kodeen irakurgailua zabaldu. Zuzenean, sakelako telefonoak argazki-kameraren softwarea zabalduko du.
  • QR kodea fokatu argazki-kamerarekin.
  • QR kodearen argazki bat hartu.

Kode irakurgailu guztiek ez dute berdin funtzionatzen: batzuekin beharrezkoa izaten da botoia sakatzea, argazkia egiteko; beste batzuek, berriz, zuzenean hartzen dute argazkia. Alderdi oso garrantzitsua da QR kodeak irakurtzeko zailtasunak badaude: begiaren eta behatzaren arteko koordinazio-arazoak, sakelako telefonoaren argazki-kameraren kalitate eskasa, besteak beste.

Ordenagailurako kode-irakurgailua

Programa batzuek monitorearen eremu bat aukeratu eta eremu horren barruan QR kode bat badago kapturatu eta irakurtzeko aukera ematen dute. Baliabide oso erabilgarria da QR kode bat baino gehiago dituen materiala sortzeko, aukera ematen baitigu QR irudia dagokion testu-zatian kokatzen ari garen egiaztatzeko.

Programa horien adibide bat BarCapture da. Hemen aurki dezakezue: http://www.jaxo-systems.com/

Programa ingelesez dago, baina oso intuitiboa da. Doanekoa den arren, erregistratu egin behar da, jaitsi ahal izateko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable