3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Ikasgelako programazioa. 1 Ariketa
26separador_indice_X_de_N28
0%

Ikasgelako programazioa. 1 Ariketa

1. jarduera Inguruneko landare-multzo bat identifikatu, gako dikotomikoaren bidez bereizi eta “wap” gune batean argitaratzea.

Landareen unitate didaktikoaren testuinguruan, eta landareen sailkapenari buruz eratutako ezagutza (lorerik gabeko landareak eta loredunak) aplikatzeko proposamen moduan, ikasleei proposatzen zaie ingurune hurbileko landare-multzo bat aukeratzeko (ikastetxean bertan edo hurbilean), gako dikotomiko bat sortzeko (identifikatu eta bereizi ahal izateko), aukeratutako espezie bakoitzaren sailkapen-fitxa bat egiteko eta “wap” orri batean argitaratzeko.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:

  • Lexiko espezifikoa zabaltzea

  • Testu antolatu, koherente eta kohesiodunak sortzea, lexiko espezifikoa zehaztasunez erabilita.

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioa izateko gaitasuna:

  • Norberaren bizipen, pertzepzio eta errepresentazioetatik abiatuta, errealitatearen ezagutza bat sortzea, gero eta objektiboagoa eta konpartituagoa izango dena.

  • Natura-dibertsitatea balioestea.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala:

  • Informazioa lortu eta kudeatzea.

  • Informazioa igortzea.

  • Alfabetizazio digitalaren maila handitzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

  • Informazioa ikasteko, antolatzeko, memorizatzeko eta berreskuratzeko estrategiak garatzea: laburpenak, eskemak eta mapa kontzeptualak.

F2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (bilatzaileak eta beste batzuk), informazioa bilatzeko.

F2.4. Informazioa modu logikoan antolatzea, karpetatan eta azpikarpetatan, fitxategiei izen egokia emanda eta mota batekoak eta bestekoak bereizita.

A2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea.

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiltzen direla iturrien baliagarritasuna zehazteko.

A3.6. Jarduerak edo proposamenak ezarritakoaz haratago joatea, bere interesek eraginda.

C1.1. Sarbide-gako pertsonalen erabileran pribatutasunari eusteak zenbateko garrantzia duen ulertzea, “ziberjazarpenik” izan ez dezan.

C2.2. Informazioaren erabilerari buruzko arauak betetzea, eta, bereziki, bideo, audio, kanta eta monografien jabetza intelektualari dagokionez.

C2.3. Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer konbentzio dauden jakitea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

  • Ingurune hurbileko landare bat karakterizatzen du (berak bakarrik edo taldean), landare-morfologiako berariazko terminoak erabiliz.

  • Informazio-bilaketa egin, eta erreferentzia egokienak aukeratzen ditu.

  • Zenbait iturritatik (bilatutako web-orriak, lekuan bertan egindako behaketa, ahozko adierazpenak...), landareari buruzko informazioa atera, antolatu, berregin eta baztertzen du.

  • Erabilitako iturriak aipatzen ditu.

  • Taldean, landareak identifikatzeko gako dikotomiko bat sortzen du, berak egoki parte hartzen duela.

  • Sarbideko gako pertsonalak arduraz erabiltzen ditu.

  • “wap” orri bat egitea, “wap” editore baten aukerak baliatuz eta testua, irudia eta/edo bideoa konbinatuz.

  • Aurretik landare bati buruz sortutako informazioa “wap” orri batean sartzen du, lan-taldeko gainerako kideekin adostutako parametroak betez.

*“Eskola 2.0” proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable