3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
1. Ariketa
8separador_indice_X_de_N28
0%

1. Ariketa

wap orri bat egitea Qredu.net gunean

Zer da “wap” orri bat?

Sakelako telefonoetan ikusi ahal izateko diseinatzen diren web-orriei deritze “wap” orriak. Hasieran diseinu soileko orrialdeak ziren, arinak (KB gutxikoak) erraz deskargatu eta ikus zitezen. Gaur egun, asko hobetu dira. Laster, teknologiaren aurrerapenak eta programazio-lengoaien hobekuntzak baliatuta, orrialde guztietan berdin-berdin nabigatu ahal izango da sakelakoa edo ordenagailua erabiliz.

Qredu gunean erregistratzea

Qredu guneak (http://www.qredu.net/ ) “wap” orriak doan sortzeko aukera ematen digu. Erabiltzaile berriek, lehendabizi, erregistratu egin behar dute.

Ikus dezagun, urratsez urrats, nola erregistratu, nola aldatu profila eta nola sortu “wap” orriak:

1. urratsa: http://www.qredu.net/ orrian sartzea.

Pantalla de inicio del sitio qredu.net

2. urratsa: Erregistro fitxa betetzea

Webgune horretako zerbitzuak erabiltzeko, ezinbestekoa da erregistratzea. Hasierako orrian dagoen erregistro-fitxa bete beharko dugu.

Ficha de registro del sitio Qredu.net

Garrantzitsua da posta elektronikoko baliozko helbide bat ematea, erregistro-prozesua amaitzeko esteka bat bidaliko baita bertara. Gerora, pasahitza ahaztu egiten bazaizu, urrats erraz batzuei jarraituz beste pasahitz bat emango dizute, eta hori ere adierazitako helbide elektronikora bidaliko da.

Fitxa bete ondoren, Regístrate (Erregistratu) botoian egin behar da klik. Beste leiho bat zabaldu, eta posta elektroniko bat bidali zaizula adieraziko dizu.

3. urratsa: Posta elektronikoa zabaltzea Qredu.net guneko kontua aktibatzeko

Segundo gutxira posta elektroniko bat iritsiko zaizu erregistroan adierazitako helbidera. Esteka bat du, eta alta lortzeko, bertara jo behar dugu.

Mensaje automático de Qredu.net que se recibirá en la casilla de correo

Gogoratu webgune horretatik jasotzen den lehen gutuna denez, sarrera-erretiluan ez badago, “Spam” karpetan edo “Mezu baztergarriak” karpetan begiratzea, agian hor dago eta.

Postako testuan sartu garenean, klik egin behar dugu adierazitako estekan. Azkenik, nabigatzailean leiho bat agertuko da, kontua aktibatu duzula eskertzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable