3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
10. Ariketa
24separador_indice_X_de_N28
0%

10. Ariketa

Landare bakoitzaren QR kodeak irakurri eta horietan adierazitako edukiak hobetzea

Adibide moduan, demagun ataza dela bisitari-talde batek (gela batek) bisita egitea kodifikatutako ingurunera. QR kodeek erantzunak emango dituzte, baina gure ikasleek galderak egingo lizkiekete bisitariei, haien interesa pizteko.

Esate baterako, demagun ikasleek masusta zuriari (Morus alba) buruzko informazioa aurkezten dutela. Bisitari-taldeak komentatzen du ikasturtean zehar zetarrei buruzko jarduerak egin dituztela eta masustarekin duen lotura ikusi dutela. Horrek, esaterako, “wap” orrian landareari buruz dauden edukiak aberats ditzake. QR kodeek aukera interesgarriak dituzte edukiak hobetzeko horrelako ekarpenak kudeatzeko. Adibidez:

  • Kodetutako eremuan, SMS bat egitearekin estekatzen duen QR kode bat sartzea, bisitariek beraiek adierazitako bideorako esteka bidal dezaten.
  • Kodetutako eremuan, harremanetarako telefono batekin lotuko duen QR kode bat sartzea. Telefono-zenbakia bisitarien ekarpenak jasotzeko ardura duen pertsonarena izango da.
  • Kodetutako eremuan, erantzuteko inprimaki batekin lotzen duen QR kode bat sartzea. Horretarako, oso erraza da inprimaki bat sortzea Googledocs erabiliz. Izan ere, informazioak jasotzeko eta inkestak egiteko aukerak ematen ditu.

QR dinamikoen sorkuntzan sakontzeko:

Ikasleek aukera dute garrantzitsuak diren informazioak argitaratzeko. Hezitzaileen erronka da, lehen baino gehiago, funtsezko informazioak funtsezkoak ez direnetatik bereizteko estrategiak garatzea, egiazkoak faltsuetatik bereizteko estrategiak; herri-kulturako datuak berreskuratzea, hezkuntza-komunitatearen konpromisoak soilik emango baitie bizirauteko aukera; eta informazio hori guztia prozesatu eta norberaren materiala sortzea.

Bestalde, atzean geratu da zenbait informazio egia aldaezinak zireneko garaia. Gaur egun, datuak eguneratu egin daitezke, eta horregatik, “wap” guneen kudeaketak eta administrazioak dinamismoa dakarten tresnak edukitzea eskatzen dute, informazio berriak erantsi eta azaldutakoan aldaketak egiteko aukera ematen duten tresnak. Alderdi horiek guztiak kontuan izan behar dira une oro.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable