3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
2. Ariketa
14separador_indice_X_de_N28
0%

2. Ariketa

Landareen deskribapen-fitxa bat sortzea

Sekuentzia didaktikoaren lehen urratsa landa-bisita bat egitea izango da, lekuan bertan aztertzeko landarea. Horretarako, aukeratutako landarearen alderdi morfologikoei erreparatu behar zaie lehenbizi. Ikasle-taldeak zentzumenen bidez behatzen eta hautematen dutena deskribatuko dute, bai eta garrantzizkoak diren neurketen bidez jasotakoa ere.

Dena den, hori egin aurretik, landarea aukeratzeko, kontuan eduki behar da zenbatean den landarea inguruneko landareen adierazgarri. Horren harian, landarea zergatik aukeratu duten arrazoitu behar dute. Lurraldean ohikoa den espezie bat aukeratzen badute, errazagoa izango da haren izen zientifikoa topatzea (familia, generoa eta espeziea). Beharrezkoa bada, espezialista bati ere kontsulta dakioke (estrategia didaktiko egokia izan daiteke hori).

Izen zientifikoa zehaztuta dagoela, espezie horri buruzko informazioa bilatzeko unea da (Internet izango da informazio-iturri nagusia, baina beste batzuk ere erabiliko dira: ahozko informazioak, bibliografia espezializatua...). Horren bidez datu morfologikoak berretsi, eta datu taxonomikoak eta ekologikoak gehitzeko aukera emango digu.

Horrenbestez, lortutako informazioak hiru alderdiren inguruan antolatuko dira:

  • Datu morfologikoak. Aukeratutako landarearen ezaugarri nagusiak jasotzearen azken helburua da landarearen identifikazio zuzena eta zalantzarik gabea egitea. Kontua ez da, ordea, bata bestearen atzetik informazio zabalak jartzea, botanikako termino zailak ulertzea eskatzen duten informazioak jartzea. Aitzitik, planteatzen dena zera da: gako dikotomiko errazen bidez sailka daitekeen landare-multzo bat ezartzea (gako dikotomikoak jarraian adieraziko diren irizpideak oinarri hartuta sortuko dira).

Hainbat irizpide erabiltzen dira landareak sailkatzeko. Adituek erabili ohi dituzten irizpide botanikoak erabat kanpo daude Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako hezkuntza-testuingurutik. Dena den, ikasleei erakuts dakizkieke sailkapen-irizpide eta gako dikotomiko batzuk.

Horren haritik, irizpide taxonomiko hauek aukeratu dira:

  1. Ugaltze-estrategiaren araberako sailkapena: loredun eta hazidun landareak (gimnospermoak, fruiturik gabeak, eta angiospermoak, fruitudunak), eta lorerik gabeko landareak, esporadunak (goroldioak eta iratzeak). Sailkapen hori arreta landare-mota batean jartzeko erabil daiteke; esaterako, loredun landareak izango dira gure aztergaia.
  1. Landareen sailkapena zurtoina kontuan hartuta:
  • Belarra: landare ez lignifikatua, zurik ez duena. Hau da, zurtoina tolesten bada ez da entzuten zura pitzatzean entzuten den "kraka". Adibide moduan, ikasleei galde diezaiekegu ea erabiliko lituzketen landare horren hondarrak, zur moduan.

  • Zuhaitza: landare lignifikatua, enbor bakarrekoa, beste sostengurik gabe zutik eusten diona. Zenbait egilek diote landareak, zuhaitz izateko, gutxieneko altuera bat (1,5 m) izan behar duela, bai eta enborraren gutxieneko altuera bat ere (1 m inguru).

  • Zuhaixka: landare lignifikatua, enbor bat baino gehiago dituena, edo enbor bakarra duena baina euskarria behar duena zutik egoteko (esaterako, pasiflorazeoak).

Landare bat bera zuhaitza edo zuhaixka izan daiteke, zer adin duen eta nola hazi den, eta, horrenbestez, landare horren sailkapena une jakin bati dagokio (sailkapena une horretakoa da). Hori dela eta, aukeratutako landarea sailkatu ahal izateko, ikasleei lekuan bertan argazki bat ateratzeko esango diegu, eta sakelako telefono baten argazki-kamerarekin egiteko, ahal bada.

  1. Hostoen sailkapena: landare baten hostoak aztertzeak sailkapen-alor zabal batean sartzea dakar. Alderdi hauek hartzen dira kontuan, esaterako: foliazioa (iraunkorra edo erorkorra), nerbadura (pinatua, palmatua edo paraleloa), orriaren banaketa (soila edo konposatua), orriaren forma (orratz-formakoa, lerro-formakoa, lantza-formakoa, eliptikoa, biribildua, bihotz-formakoa, obalatua...), hostoaren ertza (osoa, horzduna, zerraduna, gingilduna, zatitua...), filotaxia (kiribildua, aurkakoak, bertizilatuak, oinekoak), pezioloa baduen (txortenduna edo txorten gabea)…

Ikasleek landare bakoitzaren ezaugarri morfologikoak zehaztuko dituzte, landare bakoitza besteengandik bereizteko. Aukeratutako landareen gako dikotomikoa egingo da: espezieak kategoriatan sailkatuko dira, talde bakoitzean elementu bakarra egon arte.

Gako dikotomikoa eginda dagoenean, landarea zer landare-mota den zehaztu ahal izango da lekuan bertan, QR kode baten bidez. Garrantzitsua da galderak ongi zehaztea, ikasleak landarearen izena eta hari buruzko informazioa aurkitu ahal izateko, galderei zuzen erantzun ondoren. Egoki erantzuten ez badie, aurrean duen landarearen oso bestelakoa den bat agertuko zaio. Hona hemen, adibide moduan, apaindurako landare-haztegi bateko praktiketan erabiltzen den gako erraz bat:

http://www.qredu.net/qrs/45/225/clau.html

(Hau aukeratuta: "belarra" ==> "bi koloreko hostoa" ==>"estua"==> "Chlorophytum comosum")

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable