8. Ariketa
Landare bakoitzaren QR kodeak eta gako dikotomikoaren QR kodeak inprimatzea
Kodeak inprimatzerakoan kontuan izan beharreko alderdi batzuk:
QR kodea sakelako telefono beharrik gabe identifikatzeko, markatzea gomendatzen da, dela atzetik, dela
irudi-fitxategian mihi bat erantsita kodearen azpian (atzerantz tolestu daiteke, eta oinarri moduan erabili QR kodea irakurtzea
errazago izan dadin). Markatzea lagungarria izan daiteke QR kodea leku egokian jartzeko (planteatutako jarduera-motaren araberakoa
izango da). Hori dela eta, irakasleak erabakiko du nola markatzen diren QR kodeak, kontuan hartuta zer irakaskuntza-helburu
dituen (esaterako, QR kodean landarearen izen zientifikoa markatzea egokia izan daiteke helburu batzuetarako, baina desegokia
beste batzuetarako).
Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat inprimatze-tamaina da. QR kodea aurkitzeari dagokio hausnarketak
sakelako telefono bidez irakurtzeari baino gehiago. Esate baterako, 4 cm x 4 cm-ko QR kode bat liburuxka bateko orrietan sar
daiteke, testu baten edo irudi baten ikusizko euskarri moduan. Baina gutxi gorabehera 10 cm x 10 cm-ko QR kode bat beharko
dugu inguruneko zuhaitz batean kokatu nahi badugu; alegia, urrututik ikusi, hurbiltzea eragin eta landare-espezie horren informazioa
eskuratzea lortu nahi badugu.
QR kodeak inprimatzea lan erraza da itxuraz, baina ikasi egin behar da, kodeak kanpoan egongo dira eta, aire
zabalean. Gure inprimagailurako egokiak diren materialak aurkitzeko, zenbait proba egin behar dira, behin betiko inprimatu
aurretik. Laser-inprimaketa da, ezbairik gabe, buruhauste gutxien eragiten duen modua, eta hori erabiliko dugu, eskura badugu.
Paperari dagokionez, ohikoena paper autoitsasgarria erabiltzea da. Gogoan izan behar da, ordea, ez direla
itsasten polistireno hedatuan (kortxo zuria), Etilvinilacetatoan (“eva goma ”) eta berniztatutako gainazaletan. Argazkietarako
paper autoitsasgarria distiratsuegia izan daiteke, eta sakelako telefono bidez kodea behar bezala jasotzea eragotz dezake.
Inprimatutako irudiari xafla gardenak eransten badizkiogu tinta-pigmentuak aireko
oxigenotik isolatzea lortuko dugu, denborarekin azkar kolorea gal dezan eragotziko dugu eta zurrunago egingo dugu irudia;
baina, agian, argi gehiegi islatuko du.
Laburbilduz, egokiena laser-inprimagailua erabiltzea da, beltzez inprimatzea paper autoitsasgarri opaku zurian, eta bernizik
gabeko gainazal batean itsastea (egurra, plastikoa edo metala). Gainazal horretan itsatsita dagoela, ahal bada berniz opakuzko
geruza mehe bat emango diogu, inguruneko hezetasunetik babesteko.