3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Aplikazio adibide zehatzak hezkuntza alorrean
3separador_indice_X_de_N28
0%

Aplikazio adibide zehatzak hezkuntza alorrean

Demagun, esaterako, eskola-inguruneko landare batean QR kode bat jartzen dugula: landare horri buruzko informazio zabala izango dugu eskuragarri berehala. Teknologia horren ezarpenak dakarren aldaketak zuzen-zuzenean eragiten du ezagutzaren kudeaketaren deszentralizazioan. Izan ere, lehen landare hori buruz zerbait gehiago jakiteko, ikasleak liburutegira joan eta entziklopediak edo botanikako liburuak kontsultatu behar zituen. Internet sartu denetik, berriz, sarerako konexioa duen ordenagailu bat beharko luke soilik, gelatik mugitu gabe, informazio eguneratu ugari lortu ahal izateko (baina bere interesa piztu duen elementu natural horretatik urrundu beharko luke). Orain, aldiz, informazioa aztergai dugun elementu hori dagoen lekuan bertan dago.

Ibilbideak egiten QR kodea erabiliz

Ibilbide bat (Tortosa eta La Aldea bitartekoa, Katalunian) lantzeko proposamen bat da, inguruneko elementuak eta lorezaintzakoak azpimarratzeko. Materiala egiteko, Street View tresnaz hartutako irudiak eta QR kodea erabili ziren, haiekin lotutako bideoetara zeramatzatenak. Kasu honetan, QR kodearen bidez zera lortzen da: paperezko dokumentu bat ikus-entzunezko material bihurtzea, sakelako telefonoa edo haririk gabeko konexioa duen gailuren bat erabiliz. Paperezko materialetan bideoak txertatzeko aukera ematen duen tresnaren proposamen ederra da.

http://qredu.net/blog/?m=201008&lang=es: (esperientziaren kontaketa)

http://sites.google.com/site/rutesttee/inici: (proposamenaren gunea, katalanez)

Bururako laguntza

Bideo honetan, Argentinako eskola batean QR kodea bandera baten mastan nola aplikatu den ikusten da. Kodea irakurriz, ikasleek bandera altxatzen den bitartean abesten den kantaren testua deskarga dezakete. Musikako irakasleak sortutako baliabidea da, eta QR kodearen barruan esteka bat sortu du, kantaren letra duen irudi-fitxategi batera daramana. Horrenbestez, kamera eta QR kodea irakurtzeko kodea duen sakelako telefono bat erabiliz, telefonoaren galeriara kargatu eta han gorde daitezke, edo fitxategia beste telefono batera eraman “bluetooth” edo infragorriak erabiliz, Internetera konektatu beharrik gabe, eta sakelako telefonoan aplikazio ofimatikoak eduki beharrik gabe.

Letra de la canción en la pantalla de un móvil

http://www.youtube.com/watch?v=KUNQBwHlws4

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable