3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
Aurkezpena
2separador_indice_X_de_N28
0%

Aurkezpena

Zer dira QR kodeak eta zer dakarkiote hezkuntza-alorrari?

QR kodea (Quick Response Barcode) bi dimentsioko kode bat da, puntuen matrize bat "informazio-erantzun azkarra" emateko. 1994. urtean sortu zuen Denso Wave enpresa japoniarrak. QR kodean gordetako informazioa jakiteko, aski da sakelako telefono bateko kamera inprimatutako puntudun matrizera hurbiltzea: zuzenean lortuko da horren testu-informazioa edo informazioa Interneten erakusten duen esteka. Matrizeak inprimatutako puntuekin kontrastea egiten duen gainazal batean egon behar du inprimatuta (kontraste handiena puntu beltzak gainazal zuri batean inprimatuta lortzen da).

QRa komunikazio-modu berri bat da, asko hedatzen ari dena sakelako telefonoen erabilera izugarri hazten ari delako. QRaren beste abantailetako bat da bere aurrekoa (barra-kodea) baino karaktere gehiago bil ditzakeela, eta, horrenbestez, ez da beharrezkoa erakunde batek kodetzearen esanahia arautzea, informazioa zuzenean irakurtzen da eta. QR kodea lauki bat da, eta oso erraz bereizten da, hiru ertzetan lauki ilunak eta argiak dituelako bata bestearen barruan sartuta. Izenak “Quick Response” (Erantzun Azkarra) adierazten du, abiadura azkarrean deskodetzeko diseinatuta dago eta. Haren ezaugarrietatik, bi nabarmendu ditzakegu: ASCII karaktere guztiak kodetzeko aukera, eta sakelako telefono baten bidez edozein posiziotan irakurri ahal izatea, horretarako propio diseinatutako gailu baten beharrik gabe. Kodea irakurtzeko, sakelako telefonoak argazki-kamera izan eta QR kodea irakurtzeko aplikazioa eduki behar du instalatuta. Jatorritik ez badakar, hainbat webgunetatik doan deskargatzeko aukera dago, dela zuzenean sakelako telefonora, dela ordenagailutik USB ataka baten bidez. Sakelako telefonoaren modeloa eta hark duen sistema operatiboaren zein, halako QR kodeen irakurgailua beharko da.

QR kodea bitarteko aproposa da sakelako telefonoa hezkuntzaren alorrean erabiltzeko, dela gelan bertan, dela gelatik kanpo.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable