3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
9. Ariketa
23separador_indice_X_de_N28
0%

9. Ariketa

Aukeratutako landare bakoitzaren aleak identifikatzea, gako dikotomikoaren bidez, eta dagokion QR kodea jartzea.

Hainbat estrategia daude jarduera hori egin ahal izateko. Hemen, adibide moduan, horietako bat proposatzen dugu.

Ariketa egiteko, aurretik bi zutabeko taula duen ohol batean jarriko dira hautatutako landare bakoitzaren QR kodea eta landare horren izen zientifikoa.

Horrekin batera, gako dikotomikoaren QR kodea (“clave.html” izeneko “wap” orriarekin lotzen duen esteka) ageriko lekuren batean jarriko da, identifikatu beharreko landareak dauden ingurune osotik ikusgai dagoen lekuren batean. Bada beste aukera bat ere: gako dikotomikoaren QR kodea gainean eramatea (esaterako, irakaslearen koadernoan itsatsita, ikasleen landa-lanerako koadernoan...)

Landare jakin baten identifikazioari ekitean, suposatzen da espezie hori aztertu duten ikasleek badakitela haren izen zientifikoa, eta, horrenbestez, identifikatzen dutela, oholean, hari dagokion QR kodea. Baina landarean kodea itsatsi aurretik, egiaztatu beharko dute gako dikotomikoak landare horretara eramaten dituela. Hori egiteko, han bertan ikusten dutena gako dikotomikoaren bidez zabalduko zaien “wap” orriko informazioarekin alderatu beharko dute, eta landarearen QR kodearen “wap” orriko informazioarekin. Hori egin ondoren, QR kodea landarean ongi ikusten den lekuren batean jarri beharko dute, edo landaretik hurbileko ageriko lekuren batean.

Hori egin aurretik, ordea, ingurunean QR kodeak jartzeko modu egokiena zein den hausnartu beharko da. Zenbaitetan, identifikazioak kokatzeko euskarriak egiteko lana beste ikasgai batzuekin lotu eta diziplina arteko lana ere izan daiteke (esate baterako, arte-hezkuntza, dela ikusizkoa, dela plastikoa).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable