3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
QR kodeekin jarduera. Aplikatzeko orientabideak
3. Ariketa
16separador_indice_X_de_N28
0%

3. Ariketa

Ikasleei jarraibideak ematea landare bakoitzari buruzko informazioa “wap” orri batean argitaratzeko.

Garrantzitsua da gainbegiratzea ikasleek “wap” gunea nola egiten duten. Gogorarazi behar zaie irudiek arinak izan behar dutela, eta testuek, berriz, zehatz-zehatzak. Ikasleek sormenez jardungo dute, seguru, baina formatu-ezaugarri batzuk erabaki beharko dira, “wap” gune berari dagozkion “wap” orriek nolabaiteko uniformetasuna izan dezaten.

Jarduera egiteko, “wap” gune bat zehaztuko da QREdu-n: eskolako profilaren baitakoa izango da, eta ikasleek aukera izango dute bertan sartzeko. Adibide moduan, demagun gune horri “Ingurunea” izena jartzen diogula:

  • 1. urratsa “Wap” gunea sortuko dugu; erabiltzailearen profilak uzten digun bost guneetako bat izango da.

Creación de un sitio “wap” en Qredu.net

  • 2. urratsa Editar (Editatu) aukeran egingo dugu klik.

Edición de un sitio “wap” en Qredu.net

  • 3. urratsa Crear fichero HTML (HTML fitxategia sortu) aukeran egingo dugu klik eta “Landarea1” izena emango diogu fitxategiari. Gauza bera egingo dugu aukeratutako landare bakoitzerako. Oraingoz ez dugu “wap” guneko orri nagusia erabiliko (index.html), gako dikotomikoa sartzeko erabiliko dugu eta.

Nuevo fichero “html” creado en Qredu.net
  • 4. urratsa Landare horren orria editatuko dugu, formatu erakargarriagoa izan dezan eta errazagoa izan dadin bertan informazioa sartzea.

Pantalla de edición de una página “wap”

Adibide moduan zenbait ideia proposatzen dira:

orriaren hondoko kolore desberdina erabiltzea landareak zurtoinaren arabera sailkatzeko. Esaterako, gorria zuhaitzetarako, urdina zuhaixketarako eta berdea belarretarako. Dokumentuaren propietateak erabiliko ditugu horretarako (tresna-barran dago aukera hori). Dokumentuaren propietateen leihoan, egin klik Fondo (Hondoa) aukeran, eta aukeratu hondoaren kolorea, kolore-paletatik.

Ubicación de la opción “Propiedades del Documento” en el menú de herramientas

  • Formatuko aukerak erabilita, aukeratu Encabezado1, landarearen izen zientifikoa idazteko (generoa eta espeziea).
  • Aukeratu letra-tipoa, lan osorako. Adibidez, “Tahoma”.
  • Ezarri tamaina desberdina tituluetarako eta erantsitako testuetarako.
  • Ezarri letra-tipoaren kolorea, aukeratutako hondoa kontuan hartuta.
  • Erabili taulak, informazioa sartzeko. Sakelako telefono bidez ongi ikusteko, gomendatzen da 200 pixel zabal baino gehiago ez izatea orriak edo txertatutako elementuak (taula, irudia...).

Estableciendo el ancho de una tabla

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Ricardo Ariel López Roca
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable