CmapTools. Erabiltzeko adibideak eta oinarrizko eragiketak
                  	
                  		CmapTools-ekin lan bat gorde
                  
                  - 
                  
Informazioa ez galtzeko, oso garrantzitsua da, noizean behin lana gordetzea. Horretarako,  Fitxategia
                  eta, jarraian Gorde Cmap honela hautatuko dugu:
                   
                  
                  Ondoko leihoa agertuko zaigu:
                  		
                  		Leiho honetan Cmap-ari izena emango diogu, ikuspuntu-galdera bat eta hitz gako batzuk, lana erraz aurkitu
                  ahal izateko. Cmap-a, besterik adierazi ezean, Nire Cmaps-ak izeneko espazioan gordeko dugu. Hala
                  ere, leku publiko batean ere gorde dezakegu eta edonork izango du lana ikusteko aukera, sarera konektatua badago. 
                  		Lana gordetakoan, Cmap-a Bistak leihoan agertuko zaigu, Nire Cmaps-ak espazioan.
                  		CmapTools-ekin lan bat ireki
                  		
                  		  - 
                  		    
Gordeta geneukan Cmap bat edo sarean eskuragarri daukagun bat irekitzea oso erraza da.  Bistak
                  pantailan, Fitxategian klik egin eta, jarraian, Ireki sakatu:
                  		   
                  
                  		
                  
                  - Ireki nahi dugun fitxategia hautatu eta klik bikoitza egin behar dugu: