KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Mapa kontzeptualak sortu
Xmind. Bestelako eragiketak
18 de 27
0%

Xmind. Bestelako eragiketak

Xmind sare sozial moduan erabiltzea

Xmind programaren web-orrialdeak izaera sozialeko beste web-orrialdeen antzera funtzionatzen du, adibidez, Youtube, Slideshare edo Script. Erabiltzaile bakoitzak informazio publiko jakin bat duen profila du: erabiltzaile-izena, partekatutako mapak, mapa publikoak, gogokoenak, etab. Xmind programaren erabiltzaile garen aldetik, beste erabiltzaileek sortu dituzten mapak bila ditzakegu. Horrela, ezagutza partekatu eta guztion artean ikas dezakegu.

  • Erabiltzaile-saioa hasteko, Xmind programaren orrialde nagusiko goiko partean dagoen Sing In botoian klik egingo dugu:

  • Orrialde berrian gure erabiltzaile-izena eta gure pasahitza idatziko ditugu eta ondoren Sing in sakatuko dugu:

Gure erabiltzaile-orrialdean, besteak beste, gure mapa publikoak, mapa pribatuak, partekatutako mapak eta gogokoenak aurki ditzakegu. Xmind programan bisitatzen ditugun mapetan iruzkinak idazteko aukera dugu. Horrela, beste erabiltzaileen iritzia ezagut dezakegu eta horiengandik ikasi. Mapa kontzeptual batean iruzkina uzteko, laukian idatziko dugu eta Post a Comment hautatuko dugu.

  • Bestalde, Xmind programaren bidez embed kodea kopia dezakegu mapa kontzeptual bat wikietara, blogetara edo Web 2.0-ren beste tresnetara eramateko. Embed kodea kopiatzeko, laukian klik bikoitza egin, eskuineko botoia sakatu eta Kopiatu hautatuko dugu:

Ikus dezakegunez, Xmind programak ez du ideia-mapak egiteko bakarrik balio, egun sareak eskaintzen dizkigun aukera guztiei ere etekina ateratzen baitie.

Xmind desinstalatu

  • Programa desinstalatzeko, Xmind gordeta daukagun karpetara joan eta Uninstall ikonoaren gainean klik bikoitza besterik ez dugu egin behar:
Praktikan jartzeko...

Hemen duzu deskarga, instalazioa eta oinarrizko erabilera Xmind-aren prozesua ikusteko bideo bidezko tutoretza.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Pau Casacuberta
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest